Aita hazpandarra eta ama heraiztarra izaki, euskara entzun du ume-umetatik, Parisen bizi zela ere, eta are gehiago oporraldietan Euskal Herrira etorri eta aitatxirekin izaten zelarik. Eskolara joanda, ordea, euskara arroztu zitzaion: hogei urtetan, euskara ulertuagatik, ez zuen trebetasun handirik euskaraz aritzeko. Beraz, euskararen zaletasuna piztu zitzaionean, 1970eko hamarkadaren hasieran, Zizurrera (Nafarroa Garaia) jo zuen, alfabetatze ikastaro bat egitera; eta Piarres Lafitteren aholkua ere bilatu zuen, euskara funski ikasteko. Oihartzabalengan euskaltzaletasunaren eta eusko abertzaletasunaren pizte horretan, eragin handia izan zuten, halaber, Beñaten anaia Gabrielek eta Hego Euskal Herritik joandako iheslariek.[4][5]
Nanterreko unibertsitatean Zuzenbideko lizentziako ikasketak bukatuta, Seaskako euskara irakasle izan zen, eta Hizkuntzalaritzako lizentzia eta maisutza egin zituen Parisen. Hirugarren zikloko tesia egitera jo zuen Jean Haritxelharrengana, Bordelera. Hizkuntzalaritzako lizentzia eta maisutza eskuratu zituen 1981ean, eta hirugarren zikloko doktoregoa 1982an; Koldo Mitxelenak haren doktore tesia (Charlemagne pastoralaren edizio kritikoa) goraipatu zuen.[4]
1981etik aurrera, Euskal Gramatika irakatsi zuen Baionan sortu berri ziren Euskal Ikasketetan. 1984an, Frantziako Estatuaren CNRS ikerketa erakundean sartu zen, Estatuko doktoregoa lortzeko lanean buru-belarri aritzeko; urte berean, euskaltzain urgazle izendatu zuten. 1987an, Parisko VII. unibertsitatean irakurri zuen bere lana: Etude descriptive de constroctíons complexes en basque: propositions relatives, temporelles, conditionnelles et concessives, 759 orrialdekoa. Epaimahaiak aho batez eman zion mention tres honorable, aipamen gorena. Geroztik ikerketaburu da CNRS erakundean,[4] eta IKER zentroan (CNRSren menpe dagoen zentroa, euskal hizkuntza eta euskal testuak ikertzen dituena) lan egiten du.[6]
1989/1990 ikasturtea Massachusetts Institute of Technology unibertsitatean egin zuen, ikertzaile trukaketa baten bidez. 1991an, CNRSk brontzezko domina eman zion, eginiko ikerketa lanengatik.[4]
Euskaltzainburuorde izan zen 2004ko abenduaren 17tik[7] 2009ko azaroaren 4 arte.[8]
2010eko martxoaren 5ean, hirurogeita hamahiru euskalariren omenaldia jaso zuen: Beñat Oihartzabali gorazarre liburuan bilduriko euskal hizkuntzalaritzako berrogeita hamazazpi artikuluak eskaini zizkioten. Euskaraz, frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez idatzitako mila orrialdetik gorako liburu haren editore izan ziren Ricardo Etxepare (CNRSren IKER ikerketa zentroko burua), Ricardo Gómez eta Joseba Lakarra (EHUko irakasle-ikertzaileak, azken biok).[9][10]
Hona hemen Inguma datu basean ageri diren Oihartzabalen lanak (hauetako zenbait, beste egilekide batzuekin eginak dira):[11]
Liburuak
2003: P. Laffitteren sortzearen mendemugako biltzarra.
1999: Euskal gramatika: lehen urratsak V (Mendeko perpausak-1, osagarriak, erlatiboak, konparaziozkoak, ondoriozkoak).
1997: Euskal gramatika: lehen urratsak II (2. argitaraldia).
1991: Euskal gramatika: lehen urratsak I.
1991: Hitz-elkarketa/3.
1990: Euskal gramatika: lehen urratsak III.
1987: Euskal gramatika: lehen urratsak I-II (gai aurkibidea).
1987: Euskal gramatika: lehen urratsak II.
1986: Euskal sintaxiaren zenbait arazo.
1985: Euskal gramatika: lehen urratsak.
1985: Euskal gramatika: lehen urratsak I (berrargitalpena).
Itzulpenak
1993: Gizarte-hitzarmena
1992: Sisyforen mitoa
Irakasgaiak
2004: Oinarrizko Hizkuntzalaritza II
2003: Oinarrizko Hizkuntzalaritza II
Hitzaldiak
2004: «"Sainte Elisabeth de Portugal" (1750) eskuizkribuaren garrantzia Zuberoako ohiko trajedien historian».
2000: «Andre Martinet (hilberri-txostena)».
2000: «Euskal testuen edizioen arazo batzuk».
2000: «Pastoralen edizioaz».
1998: «Izen sintagma juntatuak».
1998: «Pastoralak».
1997: «Euskaltzaindiaren hainbat corpus».
1997: «Euskara iparraldean (I)».
1997: «Euskara iparraldean (II)».
1996: «Euskal Herriko Hizkuntz Atlasari buruzko hitzaldia».
1994: «Hitanoaren morfologia».
1994: «Pastorala opera».
1992: «Oihenart, euskal gramatikarien aintzindari ezezaguna».
1992: «Zenbaki-komunztadura (I)».
1992: «Zenbaki-komunztadura (II)».
1991: «"-goa" eta "-keta2" (jendeketa) eta "-keta3" (urketa)».
1991: «Hika (I)».
1991: «Hika (II)».
1991: «Hika (III)».
1991: «Sarrera-hitzaldia: Jean Hiriart-Urrutiren obraz».
1989: «"Gainera" loktailua».
1989: «Gerraurreko sintasi ikerketak».
1989: «Sarrera hitzaldia: Euskal gramatikaren hastapenak (XVII eta XVIII mendeak)».
1989: «Sintaxia Gerraostean».
1988: «Asmo elkarteak, izate elkarteak, ezkonberri elkarteak, elkarte sintetikoak, aposizioak eta hitz-andama ihartuak».
1988: «Juntagailuen kopulatiboa».
1988: «Juntagailuen sailkapena».
1988: «Zenbait kategoria isil euskaraz».
1987: «Euskarazko erlatiboa».
1987: «Frantsesaren eragina euskaran».
1987: «Koordinazioari dagokion atalaren aurkezpidea».
1987: «Pastoralaz (I)».
1987: «Pastoralaz (II)».
1986: «Aditz forma ez jokatuak».
1986: «Hitz ordena».
1986: «Pastoralaz».
1985: «Erlatibakuntza: perpaus erlatibatuaren egitura, izen erlatibatuaren betakizuna haren barnea».