Baztango Donejakue bidea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Baztango Done Jakue bidea Ipar Euskal Herria eta Hego Euskal Herriaren artan eta Pirinioak gurutzatuz Baztan eta Belate mendatean barna doan Done Jakue bidearen ibilbide edo adarra da.
Ibilbide nagusia edo bigarren mailako beste ibilbideak bezain ikertua egon ez arren, ibilbide hau ezagutzen direnen artean zaharrenetakoa da. Baionatik zetozen erromesak Baztan haranean barna jeitsi, Belate mendatea igaro eta Arre udalerrian Done Jakue bidearekin bat egiten zuten.
Une honetan, ibilbide hau erromesentzat zerbitzu eta seinalizazio egokiz hornitzeko hainbat lan eta egitasmo martxan daude.