Bartzelonako portua
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bartzelonako portua Kataluniako Bartzelona hirian dagoen itsas, merkatal eta arrantza portua da. Montjuïc mendiaren oinean kokatzen da. Industria portu nagusienen artean dago eta Mediterraneo itsasoko bidaiari porturik handiena da, mundu mailan berriz bosgarren postuan dago, Karibe itsasoan dauden beste portu batzuen atzetik.
Bartzelonako portua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Katalunia |
Probintzia | Bartzelonako probintzia |
Eremu funtzionala | Bartzelonako metropoli eremua |
Eskualdea | Barcelonès |
Kataluniako udalerria | Bartzelona |
Ur-masa | Mediterraneoa |
Koordenatuak | 41°21′N 2°10′E |
Kudeatzailea | Autoritat Portuària de Barcelona |
Arkitektura | |
Azalera | 828,9 ha |
Webgune ofiziala | |
Portua hegoalderantz asko hazi da, Barceloneta auzoko portu zaharretik hasi, drassanes gunetik igaro eta Zona Franca industrialdean kokatu arte.
Portuaren azalera 828,9 ha-koa da eta 20 km luzerako kaiak ditu.
Reial Club Nàutic de Barcelona eta Reial Club Marítim de Barcelona elkarteak portu zaharrean kokatzen dira, hau Bartzelonako portuko turismogune garrantzitsua delarik.
Bestalde, Bartzelonako Portuko Teleferikoak portua eta Montjuïc mendia elkarlotzen ditu.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.