Barne-belarri
Entzumen-aparatuaren barne-egitura konplexua; lotura zuzena du nerbio akustikoarekin, eta soinu-bibrazioak jasotzen ditu erdiko belarritik. Bi atal ditu: hezurrezko labirintoa eta mintzezko labirintoa. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Barne-belarria[1] edo labirintoa transdukzio mekanikoaren bidez entzumen eta azelerazioen informazioa ekintza potentzialetan bihurtu eta nerbio sistema zentralera (NSZ) bidaltzen duen egitura da. Hezur tenporalak babesten du, eta bi zati funtzional ditu: Konduktu erdizirkularrak, eta sakulu eta utrikulua azelerazio angeluar eta linealaren informazioa jaso, hurrenez hurren, eta NSZ-era bidaltzen dute nerbio bestibularraren bidez; kokleak erdiko belarritik datorren soinuaren bibrazioaren transdukzioa burutu eta NSZ-era bidaltzen du nerbio koklearraren bidez. Transdukzio mekanikoa zelula ziliatuek burutzen dute. Kokleak egokitzapena aurkezten du estimulu luzeen aurrean, eta anplifikatu egiten ditu seinale ahulak.
Datu azkarrak Xehetasunak, Honen parte ...
Barne-belarri | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | belarria |
Konponenteak | Koklea Belarriko bestibulua Hodi erdizirkularrak Leiho obala Leiho biribila labyrinth (en) |
Artikulazioa | Erdi belarria |
Arteria | Barneko entzumen-arteria |
Identifikadoreak | |
Latinez | auris interna |
MeSH | A09.246.300 |
TA | A15.3.03.001 |
FMA | 60909 |
Terminologia anatomikoa |
Itxi