Balfourren deklarazioa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Balfourren deklarazioa edo Balfour deklarazioa britainiar gobernuak 1917. urteko azaroaren 2an egin zuen adierazpen formala izan zen. Britainiarren Palestinako Mandatuan juduen etxea sortzeko prest agertu ziren britainiarrak.
Datu azkarrak Mota, Honen izena darama ...
Balfourren deklarazioa | |
---|---|
Mota | public statement (en) Dokumentu |
Honen izena darama | Arthur Balfour eta Arthur Balfour |
Data | 1917ko azaroaren 2a |
Egilea | Arthur Balfour, Walter Rothschild, Leo Amery (en) eta Alfred Milner, 1st Viscount Milner (en) |
Argumentu nagusia | homeland for the Jewish people (en) |
Walter Rothschild | |
David Lloyd George | |
Sinatzailea | |
Honen ondorioa | Israel-Palestina Gatazka |
Itxi
Dokumentua Arthur James Balfourrek, Kanpo Harremanetarako Idazkariak (Foreign Officekoak), sinatutako gutuna zen. Britainia Handiko juduen komunitateko buruzagietako bat zen Lionel Walter Rothschild baroiari igorri zion gutuna, Britainia Handiko eta Irlandako Federazio Sionistari eman ziezaion. Gutuna Britainiar Liburutegian gordeta dago.
Juduen eskubideak onartzen zituen adierazpena zen, baina zehaztasun gutxikoa; izan ere, Lehen Mundu Gerrako sasoian kokatzen zen, eta egoera ere aldakorra zen.