From Wikipedia, the free encyclopedia
Balboa[1] (gaztelaniaz: Balboa), Panamako Errepublikan zirkulazioan dauden bi dibisen arteko bat da, bestea estatubatuar dolarra izanda. Bere ISO 4217 kodea PAB da eta bere sinboloa B/.[2] edo ฿[3]. Beste diru batzuekin gertatzen ez den bezala, balboa banako baten ehunena ez da zentimo edo zentabo deitzen. Balboa bakoitza 100 zentesimoz[4][5][6][7] osatuta dago eta Vasco Núñez de Balboa esploratzaile eta konkistatzailearen omenez izendatua izan zen[7].
Balboa | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Herrialdea | Panama |
Jaulkitzailea | National Bank of Panama (en) |
Ikurra | B/. eta B/. |
Honen izena darama | Vasco Núñez de Balboa |
Historia | |
Hasiera | 1904 |
Ordezkatzen du | Peso kolonbiar |
Errepublika sortu zen baino lehenagotik, Panaman legezko zirkulazio txanpona estatubatuar dolarra zen, bere multiplo eta zatikiekin batera. Hala ere, balboa izeneko banako baten zatikiak zirkulaziora gehitu ziren ere, dolarraren frakzioen balio nominal berdinak izanda. 1904ko Hitzarmena, Panamako Errepubliaren Gobernuak eta geroago Estatu Batuetako presidentea izango zen William H. Taft Guda Idazkariak sinatu zuten. Honen bidez, balboa estatubatuar dolarrekin lotu zen 1=1 trukaneurri finkoarekin eta Estatu Batuek balboaren erabilera Panamako Kanalaren Zonaldean onartu zuten[8][9]. Horrela, Ameriketan bere ekonomia dolarizatzen zuen bigarren herrialdea Panama izan zen.
Akordio hau, 1904ko Panamako Konstituzioa baina aurrekoa da[9].
1941eko irailaren 30rreko 6garren Dekretuaren bidez, Panamako Errepublikaren Banku Zentrala sortu zen eta hurrengo egunean 1941eko azaroaren 1eko 103garren Dekretuaren bidez diru paperraren zirkulazioa agindu zen. Urte bereko azaroaren 2an balboa zirkulatzen hasi zen.
Azaroak 7an Panamako Kanalaren Kontraloreak zirkular bat jaulki zuen. Honen bidez, panamako diru papera Kanaleko dependentzia guztietan onartua izan zezakeen. Zirkulazioan jarri eta zazpi egunera, uneko Arnulfo Ariasen[10] gobernua indarrez garaitua izan zen eta presidente berria Ricardo Adolfo de la Guardia Arangok diru paper berria zirkulaziotik ateratzen hasi zuen. Billeteak erraustuak izan ziren, Arte eta Lanbideen Ikastetxeko tailerretan, 1942ko ekainaren 13tik urte bereko uztailaren 6ra. Diru paperak Hamilton Bank Note Companygatik[11] imprimatuak izan ziren. Gehienez 305.000 balboa zirkulazioan jarri zirela suposatzen da eta erraustegitik soilik 7.000 inguru biziraun zutela uste da.
2009ko azaroaren 11ko 73garren Legearen arabera, oroitzapenezko moneten txanpongintza baimendu zen, 2010 eta 2019 urteen bitartean Panama Zaharreko monumentoen multzo historikoaren 500 urteurrenari buruz agertuko den seriea hasiz[12].
Are gehiago, 2011ko uztailaren 27an balboa bateko txanpona zirkulazioan jarri zen[13][14], estatubatuar dolar bateko billetearen kaltetan. 40 milioi unitate fabrikatu ziren. Hala ere, moneta honen harrera kalean ez zen hona izan hasiera batean, bai panamar gizarteak orokorrean, bai Panamako pertsonai ezagun batzuek bere erabilera bortzatua zela salatu zutelako[15]. Panamako Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren Erosketen eta Kontratazioen Buruak, txanpona transakzio guztietan onartua izan behar zela esaten zuen bitartean, Panamako Banku Nazionala bere erabilera behartua ez zegoela eta bere zirkulazioa askea zela aditzera ematen zuen[16][17], Panamak sortu dituen beste moneta guztiekin gertatzen den bezala[15]. Txanpon honi "Martinelli" ezizena jarri zitzaion[11][17], zirkulazioan hasi zen momentuan panamako presidentea zena, Ricardo Martinelli, aipatuz[18]. Hasiera batean bi eta bost balboako txanponak ere egitea pentsatuta zegoen arren[10][19][20], azkenean gobernuaren erabaki batengatik proposamen hau ez zen inoiz indarrean jarri[21][22][23].
Irudia | Balioaren deitura | Emisioi urteak | Metala | Diametroa | Kantua | Aurrealdea | Atzealdea | Ezizena | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Eraztuna | Zentroa | ||||||||
Balboa zentesimo[4] bat | 1961/62/66/67/ | Brontze | 19 mm | Leuna | Urracáren irudia (albo erretratua) eta izena[12] | Estatuaren izena, bederatzi izar, txanponaren balioa hitzetan eta txanponaren urtea | Centavo | ||
Balboa zentesimo bat | 1983 | Cu*Zn | 19 mm | Leuna | Urracáren irudia (albo erretratua) eta izena | Estatuaren izena, bederatzi izar, txanponaren balioa hitzetan eta txanponaren urtea | Centavo | ||
Balboa zentesimo bat | 1991 eta 1993 | Cu*Zn | 19 mm | Leuna | Urracáren irudia (erretratu frontala) eta izena eta txanponaren urtea | Estatuaren izena eta txanponaren balioa hitzetan | Centavo | ||
Balboa zentesimo bat | 1996, 2001 eta 2008 | Cu*Zn | 19 mm | Leuna | Urracáren irudia (albo erretratua) eta izena eta txanponaren urtea | Estatuaren izena eta txanponaren balioa hitzetan | Centavo | ||
Bost zentesimo Balboa | 1961/62/66/67/ 68/70/73/75/82/
83 eta 1993 |
CuNi | 21 mm | Leuna | Bost zenbakia, bederatzi izar eta txanponaren balioa hitzetan | Estatuaren izena, armarri zaharra eta txanponaren urtea. | Real | ||
Bost zentesimo Balboa | 1996 | CuNi | 21 mm | Leuna | Bost zenbakia, bederatzi izar eta txanponaren balioa hitzetan | Estatuaren izena, armarri berria (9 izar) eta txanponaren urtea | Real | ||
Bost zentesimo Balboa | 2001 eta 2008 | CuNi | 21 mm | Leuna | Sara Sotilloren irudia eta izena eta txanponaren balioa hitzetan[12] | Estatuaren izena, armarri berria (9 izar) eta txanponaren urtea | Real | ||
Balboa hamarren bat | 1966/68/70/73/
75/80/82/83/86 eta 1993 |
Ni*Cu | 18 mm | Koskaduna | Vasco Núñez de Balboaren irudia eta txanponaren balioa hitzetan[12] | Estatuaren izena, armarri zaharra eta txanponaren urtea | Daim (2 Reales) | ||
Balboa hamarren bat | 1996 eta 2001 | Ni*Cu | 18 mm | Koskaduna | Vasco Núñez de Balboaren irudia eta txanponaren balioa hitzetan (bat hitzan "vn", "v" erabiltzen da) | Estatuaren izena, armarri berria (9 izar) eta txanponaren urtea | Daim (2 Reales) | ||
Balboa hamarren bat | 2008 | Ni*Cu | 18 mm | Koskaduna | Vasco Núñez de Balboaren irudia eta txanponaren balioa hitzetan (bat hitzan "un", "u" erabiltzen da) | Estatuaren izena, armarri berria (9 izar) eta txanponaren urtea | Daim (2 Reales) | ||
Balboa hamarren bat | 2017 | Ni*Cu | 18 mm | Koskaduna | Vasco Núñez de Balboaren irudia eta txanponaren balioa hitzetan (bat hitzan "un", "u" erabiltzen da) | Estatuaren izena, armarri berria (10 izar) eta txanponaren urtea | Daim (2 Reales) | ||
Balboa laurden bat | 1966/68/70/73/
75/79/80/82/83/ 86 eta 1993 |
Ni*Cu[25] | 24 mm | Koskaduna | Vasco Núñez de Balboaren irudia eta txanponaren balioa hitzetan[12] | Estatuaren izena, armarri zaharra eta txanponaren urtea | Cuara (5 Reales)[5][6][25] | ||
Balboa laurden bat | 1996 eta 2001 | Ni*Cu | 24 mm | Koskaduna | Vasco Núñez de Balboaren irudia eta txanponaren balioa hitzetan (laurden bat hitzetan "vn cvarto", "v" erabiltzen da) | Estatuaren izena, armarri berria (9 izar) eta txanponaren urtea | Cuara (5 Reales) | ||
Balboa laurden bat | 2008 | Ni*Cu | 24 mm | Koskaduna | Vasco Núñez de Balboaren irudia eta txanponaren balioa hitzetan (laurden bat hitzetan "un cuarto", "u" erabiltzen da) | Estatuaren izena, armarri berria (9 izar) eta txanponaren urtea | Cuara (5 Reales) | ||
Hogeita bost zentesimo Balboa | 2003 | Ni*Cu | 24 mm | Koskaduna | Panama Zaharreko Katedralaren dorrearen aurrien irudia eta txanponaren balioa hitzetan[26] | Estatuaren izena, armarri berria (9 izar) eta txanponaren urtea | Cuara (5 Reales) | ||
Hogeita bost zentesimo Balboa | 2005 | Ni*Cu | 24 mm | Koskaduna | Panama Zaharreko Erregearen zubiaren irudia, "puente del rey" testua (erregearen zubia, esanahiarekin) eta txanponaren balioa hitzetan[21][26] | Estatuaren izena, armarri berria (9 izar) eta txanponaren urtea | Cuara (5 Reales) | ||
Balboa laurden bat | 2008 | Ni*Cu | 24 mm | Koskaduna | Bularreko minbiziaren aurkako borrokaren sinboloa den begizta arrosa baten irudia, "protégete mujer" testua (babestu zaitez emakume, esanahiarekin) eta txanponaren balioa hitzetan[21][22][27][28] | Estatuaren izena, armarri berria (9 izar) eta txanponaren urtea | Cuara (5 Reales) | ||
Balboa laurden bat | 2008 | Ni*Cu | 24 mm | Koskaduna | Umearen ospitalearen irudia, "hospital del niño" testua (umearen ospitale, esanahiarekin), "1958 2008" testua, "te queremos ver crecer" testua (hazten ikusi nahi zaitugu, esanahiarekin) eta txanponaren balioa hitzetan[21][22][28] | Estatuaren izena, armarri berria (9 izar) eta txanponaren urtea | Cuara (5 Reales) | ||
Balboa laurden bat | 2016 | Ni*Cu | 24 mm | Koskaduna | David du Bose Gaillarderen omenez, Panamako kanalaren aintzinako administrazio eraikinaren sarrerako eskaileren hasieran jarritako plakan oinarritutako irudia, Culebra ebaki edo lubakian egindako gogoratzekoatzeko, "1907 construcción del canal de panama" testua (1907 Panamako kanalaren eraikuntza, esanahiarekin) eta txanponaren balioa hitzetan[21][26][29][30][31][32] | Estatuaren izena, armarri berria (10 izar eta punta zirkuluerdi forman) eta txanponaren urtea | Cuara (5 Reales) | ||
Balboa laurden bat | 2016 | Ni*Cu | 24 mm | Koskaduna | Txanponaren balioa hitzetan[21][26][29][30] | Estatuaren izena, armarri berria (10 izar eta punta zirkuluerdi forman) eta txanponaren urtea | Cuara (5 Reales) | ||
Balboa laurden bat | 2016 (2017an kaleratua) | Ni*Cu | 24 mm | Koskaduna | Txanponaren balioa hitzetan[21][26][29][30][33][34][35][36][37][38][39][40] | Estatuaren izena, armarri berria (10 izar eta punta zirkuluerdi forman) eta txanponaren urtea | Cuara (5 Reales) | ||
Balboa laurden bat | 2016 (2017an kaleratua) | Ni*Cu | 24 mm | Koskaduna | Txanponaren balioa hitzetan[21][26][29][30][33][34][35][36][37][38][39][40] | Estatuaren izena, armarri berria (10 izar eta punta zirkuluerdi forman) eta txanponaren urtea | Cuara (5 Reales) | ||
Balboa laurden bat | 2016 (2018an kaleratua) | Ni*Cu | 24 mm | Koskaduna | Txanponaren balioa hitzetan[21][26] | Estatuaren izena, armarri berria (10 izar eta punta zirkuluerdi forman) eta txanponaren urtea | Cuara (5 Reales) | ||
Balboa laurden bat | 2016 (2018an kaleratua) | Ni*Cu | 24 mm | Koskaduna | Txanponaren balioa hitzetan[21][26] | Estatuaren izena, armarri berria (10 izar eta punta zirkuluerdi forman) eta txanponaren urtea | Cuara (5 Reales) | ||
Balboa erdi bat | 1973/75/79/80/
82/83/86 eta 1993 |
Ni*Cu | 30,61 mm | Koskaduna | Vasco Núñez de Balboaren irudia eta txanponaren balioa hitzetan[12] | Estatuaren izena, armarri zaharra eta txanponaren urtea | Peso[41] | ||
Balboa erdi bat | 1996, 2001 eta 2008 | Ni*Cu | 30,61 mm | Koskaduna | Vasco Núñez de Balboaren irudia eta txanponaren balioa hitzetan | Estatuaren izena, armarri berria (9 izar) eta txanponaren urtea | Peso | ||
Berrogeita hamar zentesimo Balboa | 2009 | Ni*Cu | 30,61 mm | Koskaduna | Bere mendeurrena ospatzeko, Panamako Banku Nazionalaren eraikinaren irudia eta txanponaren balioa hitzetan[21][42] | Estatuaren izena, armarri berria (9 izar) eta txanponaren urtea | Peso | ||
Balboa erdi bat | 2010 | Ni*Cu | 30,61 mm | Koskaduna | Panama Zaharreko Sorkundearen komentuko aurrien irudia eta txanponaren urtea[12][21][26][43] | Estatuaren izena, armarri berria (9 izar) eta txanponaren balioa hitzetan | Peso | ||
Balboa erdi bat | 2011 | Ni*Cu | 30,61 mm | Koskaduna | Panama Zaharreko 1580ko txanpona, Filipe II.aren armarriarekin eta txanponaren urtea[12][21][26] | Estatuaren izena, armarri berria (9 izar) eta txanponaren balioa hitzetan | Peso | ||
Balboa erdi bat | 2012 | Ni*Cu | 30,61 mm | Koskaduna | Panama Zaharreko Errege etxeen irudia eta txanponaren urtea[12][21][44][26] | Estatuaren izena, armarri berria (9 izar) eta txanponaren balioa hitzetan | Peso | ||
Balboa erdi bat | 2013 | Ni*Cu | 30,61 mm | Koskaduna | Ozeano Barearen aurkikuntzaren bostgarren mendeurrena ospatzeko, Hegoaldeko Itsasoaren jabetza erreklamazioaren irudia konkistatzaile baten partez eta txanponaren urtea[12][21][22][26] | Estatuaren izena, armarri berria (9 izar eta punta zirkuluerdi forman) eta txanponaren balioa hitzetan | Peso | ||
Balboa erdi bat | 2014 | Ni*Cu | 30,61 mm | Koskaduna | Panamako kanalaren mendeurrena ospatzeko, Karlos V.aren irudia eta txanponaren urtea[12][21][26][45][46][47] | Estatuaren izena, armarri berria (9 izar eta punta zirkuluerdi forman) eta txanponaren balioa hitzetan | Peso | ||
Balboa erdi bat | 2015 | Ni*Cu | 30,61 mm | Koskaduna | Panama Zaharreko San Jose komentuko aurrien irudia eta txanponaren urtea[12][21][26][48][49] | Estatuaren izena, armarri berria (10 izar eta punta zirkuluerdi forman) eta txanponaren balioa hitzetan | Peso | ||
Balboa erdi bat | 2016 | Ni*Cu | 30,61 mm | Koskaduna | Panama Zaharreko Jesusen Konpainiaren eliza eta komentuko aurrien irudia eta txanponaren urtea[4][12][21][26][50][51][52][53] | Estatuaren izena, armarri berria (10 izar eta punta zirkuluerdi forman) eta txanponaren balioa hitzetan | Peso | ||
Balboa erdi bat | 2017 | Ni*Cu | 30,61 mm | Koskaduna | Panama Zaharreko Sorkundearen komentuko zisternaren aurrien irudia eta txanponaren urtea [21][26] | Estatuaren izena, armarri berria (10 izar eta punta zirkuluerdi forman) eta txanponaren balioa hitzetan | Peso | ||
Balboa bat | 2011 | Ni*Alt | Let*Alt | 26 mm[23] | Etena[23] | Vasco Núñez de Balboaren irudia, bere izena eta txanponaren urtea[13][21][26][54] | Estatuaren izena, armarri berria (9 izar) eta txanponaren balioa hitzetan | Martinelli |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.