![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/4c/Cobalamin_skeletal.svg/langeu-640px-Cobalamin_skeletal.svg.png&w=640&q=50)
B12 bitamina
From Wikipedia, the free encyclopedia
B12 bitamina, kobalamina ere deitua, bere molekulan kobaltoa duen bitamina hidrodisolbagarria da. Egitura molekular korapilatsua du bitamina honek (ikus irudia), kobaltoa eraztun porfiniko baten erdian egonik.
Datu azkarrak Aurkitzailea, Mota ...
B12 bitamina | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Aurkitzailea | Mary Shaw Shorb (en) ![]() ![]() |
Mota | cobalamin (en) ![]() |
Masa molekularra | 1.355,38 g/mol |
Erabilera | |
Tratatzen du | vitamin B12 deficiency (en) ![]() |
Identifikatzaileak | |
PubChem | 184933 |
Itxi
Funtsezko zeregina du kobalaminak burmuin eta nerbio-sistemaren jardueran. Baita odoleko eritropoiesian ere.
Zehatza izanik, B12a ez da bitamina bakarra. Lau kobalamina daude, haien egitura molekularrean kobaltoa dutenak:
- zianokobalamina
- hidroxikobalamina
- 5'-desoxiadenosilkobalamina
- metilkobalamina