Auzo-berokuntza
From Wikipedia, the free encyclopedia
Auzo-berokuntza edo urrutiko berokuntza beroa (energia termikoa) zentral batean ekoizten den eta hiri-sare baten bidez banatzen den horietakoa da, gasarekin, urarekin, elektrizitatearekin edo telekomunikazioekin egiten den modu berean. Beroa hiri-sare baten bidez banatzen duen berokuntza-sistema da. Zentral batean ura berotu, eta ur bero hori hainbat eraikinetara banatzen da; erabili eta gero, ura zentralera itzultzen da, eta han berriro berotzen da.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/09/2005-08-30-district-heating-pipeline.jpg/320px-2005-08-30-district-heating-pipeline.jpg)
Sare hau eraikutzako zentralizatuetatik bereizten duena zera da: gutxi-asko handia izan daitekeen eraikin multzo bati zerbitzatzen diola eta bere hodiak kaleen edo auzoko gune komunetako zoladuraren azpitik igarotzen direla. Sarearen hedapena txikia izan daiteke, etxe multzo baterako; ertaina edo handia, herri oso bat hartzen duena.