Autotrofo
Organismoez mintzatuz, substantzia ez-organikoetatik abiatuta materia organikoak sintetizatzeko gai dena. Energia-iturria argia nahiz erreakzio kimikoren bat izan daiteke. Lehen kasuan, fotoautotrofoak ditugu; bigarrenean kimioautotrofoak. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Autotrofo deritzo molekula inorganiko sinpleak erabilita bere molekula organiko propioak sintetizatzeko gai den izaki bizidunari; euren karbono-iturri nagusia karbono dioxidoa (CO2) izaten da. Autotrofo hitza grezieratik dator, eta azken finean, bere kabuz elikatzen direla esan nahi du. Landare guztiak, zianobakterioak eta bakterio batzuk dira autotrofoak.
Organismo aututrofoak gai dira materia organikoa eratzeko (gluzidoak) materia inorganikotik (CO2 eta ura) abiatuta. Organismo hauek beren kabuz elikatzen dira, ez dute beste organismorik jan behar.