Auñamendi (mitologia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Auñamendi, Erronkari eta Bearnoren arteko mendia, tontorra 2.507 metrotan dago kokatuta.
Sakontzeko, irakurri: «Auñamendi»
- Artikulu hau Auñamendi mendiaren inguruko mitologiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Auñamendi (argipena)».
Bertako jendeak uste omen zuen Jona Gorri izeneko izakia hantxe bizi zela. Jona Gorri hau, Mariren izenetako anitz bat izan daiteke Barandiaranen eta beste zenbait adituen ustez.
Marvaliek berriz, ireluaren izena Jauna Gorri dela dio. Argi dagoena zera da; Jona Gorri edo Jauna Gorri hau eta Auñamendiko tontorra bera euskal mitologiaren zenbait sinesmen eta elezaharrekin lotuta daudela, eta bere ospea Euskal Herriko mugak gainditzen dituela, Bearno, Bigorra eta Aragoiaraino helduz.
Euskaldunentzat gainera, gailur beraren izenak bere kokapen propioa gainditu du, eta Pirinio guztia izendatzeko erabilia izan da, "Auñamendiak".