San Martin baseliza edo Askizuko San Martin baseliza Gipuzkoako Getaria udalerriko Askizu auzoan dagoen baseliza bat da. Mahastiz inguratua dago, Urola ibaiaren bokalea ikusgai dagoen mendi kasko batean, Zumaia eta Getaria artean. Bertatik Kostaldeko Done Jakue bidea igarotzen da.

Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
San Martin baseliza
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Thumb
San Martin elizaren ikuspegia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaGetaria
Koordenatuak43°18′11″N 2°13′48″W
Thumb
Historia eta erabilera
Eraikuntza XV. mendea
Erlijioakatolizismoa
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
pizkundetar arkitektura
Ondarea
18
    Itxi

    Tourseko San Martini eskainita dago, Donejakue bideko ohiko saindu bati. UNESCOren Gizateriaren Ondarearen zatia da, Donejakue bidearen parte denez.

    Arkitektura

    Gipuzkoako baserri edo landa giroko eraikin gotiko (landatar gotikoa) garrantzitsuenetakoa da, lurralde guztian estilo honetan eraiki zen lehenbiziko eraikina izan zelarik.

    Tenpluaren hormaburuan jatorrizko elizaren absidearen aztarnak oraindik ikusgai daude, bertan antzinako gotiko estiloko leihate geminatuak daude.

    Gaur egungo eraikina XV. mendearen amaiera eta XVI. mendearen hasierakoa da, gotiko berantiar estiloan egina, baina eraikinean burututako lan arkeologikoek antzinako absidearen aztarnak XIII. mendekoak direla frogatu dute.

    Aipatzekoa portada nagusia, arkibolta lisoekin eta apainketa begetal soilekin apaindua baita ere ganga ojibalak bere habearte bakarrean.

    Indusketa arkeologikoak

    Aipaturiko lan arkeologiko horiek, gainera, nekropoli bat aurkitu zuten gaur egun egungo tenplu barru eta kanpo aldean kokatua eta bertan XI. eta XIV. mende arteko harlauza hilobiak. Ala ere, aurkikuntza nagusiena lurreko harearrian moldatutako hilobi antropomorfoak zituen VI. mendeko hil kapera baten arrastoak dira[1]. Horiek dira Gipuzkoan aurkitutako tenplu eta ehorzketa kristauen aztarnak zaharrenak[2][3].

    Erreferentziak

    Kanpo estekak

    Wikiwand in your browser!

    Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

    Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

    Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.