From Wikipedia, the free encyclopedia
Arthur Young (Londres, 1741eko irailaren 11 - Londres, 1820ko apirilaren 12a) britainiar ekonomialaria izan zen. 1763an, landetxe bat jaso zuen herentziaz eta landetxe horretan jardun zuen lanean. Europan zehar bidaiatu zuen (Irlanda, Frantzia, Espainia, etab.), nekazaritza-teknika berriak ezagutzeko, herrialde haietako herritarren egoera ekonomikoa eta soziala aztertzen zuela. 1793an, Nekazaritza ministro izendatu zuten, eta Ingalaterrako konderrietako nekazaritzari buruzko ikerketak egin zituen ministro izan zen garaian. Industria-iraultzari buruz garrantzi handiko lanak idatzi zituen. Lan nagusiak: Nekazaritza esperimentaleko ikastaroa (1770); Britainiar inperioaren gaur egungo egoerari buruzko saiakera politikoak (1773); Politika aritmetikoa (1774). 1787-1789 urteetan Voyage en France liburua argitaratu zuen; liburu horretan garai artako Ipar Euskal Herriko ingurunearen egoera sozioekonomikoa deskribatu zuen.
Arthur Young | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Whitehall, 1741eko irailaren 11 |
Herrialdea | Ingalaterrako Erresuma |
Heriotza | Londres, 1820ko apirilaren 12a (78 urte) |
Hobiratze lekua | Tomb Chest, 6 Metres South Of Chancel Of All Saints Church (en) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekonomialaria, kazetaria, estatistikaria, saiakeragilea, nekazaria, agronomoa eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Société d'agriculture de Paris (en) Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.