From Wikipedia, the free encyclopedia
Arran uhartea (ingelesez: Isle of Arran, Eskoziako gaeleraz: Eilean Arainn, norvegieraz: Herrey) Eskoziako mendebaldeko kostaldean dagoen uharte bat da, Iparraldeko Ayrshire eskualdean. Herri handienak Lamlash eta Brodick da.
Arran uhartea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Goat Fell |
Garaiera | 874 m |
Mota | uharte |
Azalera | 432 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°34′39″N 5°14′15″W |
UTC ordua | UTC±00:00 |
Honen parte da | Islands of the Clyde (en) |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Iparraldeko Ayrshire |
Ur-gorputza | Clydeko fiordoa |
Leku geografikoa | Britainiar uharteak |
Britonieratik datorrenizena izan liteke, "toki garaia" esan nahi du.
Clydeko fiordoan kokaturik dago. 432 km²-ko azalera du, Eskoziako zazpigarren uharte handiena da. 800 metro inguruko mendiak ditu, garaienak Goat Fell (874 m) eta Cìr Mhòr (799 m). Lamlasheko badiaren aurrean Holy uharte txikia dago.
Neolito garaiko aztarna ugari agertzen dira uhartean, honen adibide Machrie Moor harri tenteak. Mesolito eta Brontze Aroetako aztarnak ere badira eta Burdin Aroko gotrorlekuen aztarnak ere bai.
St Brendanek monasterioa altxatu zuen VI mendean. XI mendean Uharteetako Erresumaren barnean zegoen eta 1266an Eskoziako koroaren esku gelditu zen. Eskoziako Independentzia Gerratan ingelesek konkistatu zuten baina 1307an eskoziarrek berreskuratu zuten. Dena dela ingelesek beste hainbatetan ere erasotu zuten.
1503an Arrango konderria eratu zen. Nekazaritza modrnizatu zen eta populazioak gora egin zuen XIX mende hasieran 6.500 biztanle izateraino. Highland Clearances Highlandetako garbiketa garaian Arran uhartea ere hustu zen eta hainbatek Kanadara egin zuten alde. XX mendearen erdialdera 3.500 biztanle baziren ere orain 5.000 inguruan dabil kopurua.
1901eko erroldak gaelera hiztunak %25-49 artean kokatzen ditu ekialdeko zatian, eta %50-74an mendebaldean. 1921erako populazioaren %25etik behera jeitsi zen gaelera hiztunen kopurua eta 1931ean %13a baino ez zen. 2011an %3a baino ez zen gaelera hiztuna.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.