Arraitz Ultzamako (Nafarroa) Arraitz-Orkin kontzejuko bi herrietako bat da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, Arraitzek 144 biztanle zituen.

Artikulu hau Ultzamako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arraitz».
Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Arraitz
 Euskal Herria
Thumb
Arraizko zeharbidea
Thumb
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaUltzama
Administrazioa
Geografia
Koordenatuak43°00′07″N 1°38′53″W
Itxi

Demografia eta biztanleria

Arraizko biztanleria
20002001200220032004200520062007
100108104109108107121144

Abauntzeko haitzuloa

Herri honetan Abauntz izeneko kobazuloa dago kokatua. Bertan, hainbat indusketa arkeologiko burutu ditu Zaragozako unibertsitateko irakaslea den Pilar Utrillak. Haietan, 1993an eta 1994an, grabaketak zituzten hainbat harri topatu zituzten. Erradiokarbonoz datatu eta kalibratu ondoan ondorioztatu zuten markek 13.660 urte zituztela.[1]

Marka horiek mapa bat osa zezaketen (Europako zaharrena izanen litzatekeena, hortaz), aurrean dagoen San Gregorio mendiarena hain zuzen. Izan ere, ibaia, ibaiadarrak, lautada eta abar izan daitezkeen irudiak agertzen baitira. Hala argitaratu zuen Utrillak behintzat Journal of Human Evolution aldizkarian.[2]

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.