![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/6c/90_degree_Herringbone_bond.png/640px-90_degree_Herringbone_bond.png&w=640&q=50)
Arrain-hezur (lauzadura)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Arrain-hezur lauzadura (ingelesez herringbone pattern izenez ezaguna) laukizuzen bateko zoladuran jartzen den eredu mota bat da eta arrainen hezurduraren antza duelako hartzen du arrain-hezur izena.
| |||
|
Irudia lerro labur eta paraleloz osatuta dago eta errenkada bakoitzeko lerroek parean dutenen lerroen simetrian agertzen dira.
Lauzadurak laukizuzenak edo paralelogramoak izan daitezke. Orokorrean aldeen luzera-erlazioak 2: 1 eta, batzuetan, 3: 1 izan ohi dira, baina ez du proportzio erregularrik eta zehatzik izan behar.
Arrain-hezur ereduak pgg taldeko horma motaren simetria du, baina, esaterako, oihalgintzan, lerro bakoitzaren kolorea ez du simetria gorde behar.
Erabilera asko ditu, adibidez: paper pintuetan, mosaikoetan, oihalen diseinuetan, segurtasun-marketan, bitxietan, eskulturagintzan, igeltserotzan, zoladuretan eta beste hainbat arlotan.