Giza biztanlerian, etxe-abereetan eta landareetan izurrite larriak sor ditzaketen mikroorganismoez osatutako arma From Wikipedia, the free encyclopedia
Arma biologikoa -arma bakteriologikoa ere deitua- pertsonak, animaliak edo uztak kaltetzen dituen bizidun patogenoz edo beren toxinez osatutako materiala da,[1] arlo militarrean erabil daitekeena, etsaia kaltetzekotan. Bakterioak, birusak eta toxina bakteriarrak dira arma biologiko moduan gehien erabiltzen direnak.
Arma biologikoak bi eratan erabili ohi dira: aerosolen bidez eta ur eta janari kutsatuen bidez.
Aerosola gas batean daude partikula txikiez -solidoz ala likidoz- osatutako esekidura da. Partikula txiki horiek mikrobio patogenoaren eramaileak dira. Aerosolen inhalazioak edo arnasteak infekzioaren sarbidea ekartzen du. Bacillus anthracis-en (karbunkoaren eragilea) esporak, esaterako, aerosolen bidez erabili dira karbunkoa zabaltzeko bioterrorismoaren ekintza batzuetan.
Ur potablearen kutsapenak kolera edo sukar tifoidea bezalako gaitzak zabal dezake erasotutako populazio batean.
Arma biologikoetan erabilita hainbat gaixotasun eragin eta hedatu daitezke: karbunkoa, ebola, kolera, tularemia, bruzelosia, Q sukarra, tifusa, sukar horia, botulismoa...
Etsaiari kalte egiteko aspalditik erabili da guda biologikoa, bizidunek sortzen duten substantzia toxikoen ahalmen kaltegarriari onura ateraz. Erdi Aroan, adibidez, ohikoa zen hiri setiatu baten ur-hornidura kutsatzea, deskonposizioan edo usteltzen ari ziren hilotzak erabiliz edo kolerak, baztangak edo izurri beltzak hildako gorpuak ur-horniduretan sartuz, gaitz horiek etsaien artean zabal zitezen.
Arma biologikoen erabilera historian zehar aldatu da, XX. mendearen aurretik arma biologikoak material, elikagai edo edari kontaminatu, hildako edo pertsona inokulatu zein kontaminatuek osatzen zituzten. Ordea, XX. mendetik aurrera arma biologikoak (antrax, esaterako) teknika bakteriologiko eta birologiko espezializatuez sortzen ziren.
Arma biologikoak erabilzeko intentzioaren dokumentazio zaharrena Hititeraz idatziriko K.a. 1500- K.a. 1200 urteko testua da, non tularemia gaixoak arerioen lurraldeetara bidali ziren epidemia bat sortzeko.[2][3][4]
Arma biologiko bezala erabili daitezkeen agente biologiko mota ezberdinak daide.[1][5]
Ikusi, Arma biologikoen Konbentzioa[6]
Arma biologikoen erabilera XIV. mende ingurutik erregistratu den arren (Caffako setioarekin),[7] arma hauen erabileraren inguruko errestrikzioak ez ziren nazioarteko mailara heldi 1925ean Genevako Protokoloa idatzi arte.[8][9]
Ikusi, Genevako Protokoloa
1925eko ekainaren 27an, Gerran Gas Asfixiatzaile, Pozoitsu edo bestelako Metodo Bakteriologikoen Debekurako Protokoloa idatzi zen, gerora Genevako Protokoloa bezala ezaguna.[10] Protokoloak arma kimiko zein biologikoen erabilera debekatzen du, baina ez hauen garapena edo jabetza. Protokoloa erratifikatu zenean, herrialde ezberdinek bere erabileraren inguruan erreparoak izan zituzten.[11] Duda hauen ondorioz, hasiera batean akordioa praktikoki "lehenik erabili ezina" zen.[12][13]
- La Guerre au vingtième siècle "Guda Hogeigarren Mendean"(1863 idatzia, 1883 argitaratua).[14]
- More New Arabian Nights: The Dynamiter "Arabiar Gau Berri Gehiago: Dinamitalaria" (1885).[15][16] Robert Louis Stevensonen ipuin bilduma.
- The Germ Growers "Germen Hazleak" (1892).[17]
- The Stolen Bacillus "Bacillus Lapurtuak" (1894).
- The Yellow Danger "Arrisku Horia" (1898).
- Yah! Yah! Yah! (1909).
- The Unparalleled Invasion "Inbasio Paregabea" (1910).
- The Green Rust "Herdoil Berdea" (1919).
- Brave New World "Bai mundu berria" (1932).
- Final Blackout "Azken Itzalaldia" (1940).
- World Aflame: The Russian-American War of 1950 (1947).
- Obłok Magellana "Hodei Magelanikoa" (1955).
- The Last Flight of Dr. Ain "Ain Doktorearen Azken Hegaldia" (1969).
- The Screwfly Solution (1977).
- The Stand (1978).
- A Cold Wind from Orion "Orioneko Haize Hotz Bat" (1980).
- The White Plague "Izurrite Zuria" (1982).
- Executive Orders "Agindu Betearazlea" (1996).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.