Arku zorrotz
From Wikipedia, the free encyclopedia
Arku zorrotza itxura ugariko arku mota bat da; bi atalez osatuta dago eta erdialdean, giltzarrian, angelu zorrotza osatzen du. Normalean erdi puntuko arkua kontrajartzeko adierazten da. Arku zorrotzak alboko indarrak hobeto transmititzen ditu erdi puntuko arkuarekin alderatuta, eta, horrez gain, bertikaltasun itxura handiagoa du. Arkitektura gotikoan erruz erabili zenez, arku gotikoa ere deritzo.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/e9/Spetsb%C3%A5ge.png/220px-Spetsb%C3%A5ge.png)
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/89/Alargunen_Etxea_2_%28gezilehio_7_arku%29.jpg/640px-Alargunen_Etxea_2_%28gezilehio_7_arku%29.jpg)
Arku zorrotz motak:
- Puntu osokoa kurben bi zentroak arkuaren inpostaren mailan daudenean.
- Heren-puntukoa bi inposten arteko distantzia 3 zatitan banatuz, kurben zentroak herenaren ertz puntuetan daudenean.
- Laurden-puntukoa bi inposten arteko distantzia 4 zatitan banatuz, kurben zentroak erdiko bi laurdenen ertz puntuetan daudenean.