![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/05/BedZED_2007.jpg/640px-BedZED_2007.jpg&w=640&q=50)
Arkitektura iraunkor
Diseinu arkitektonikoa modu iraunkorrean ulertzeko modu bat da, baliabide naturalak eta eraikuntza-sistemak optimizatzea eta eraikinek ingurumenean eta bertako biztanleengan duten eragina minimizatzea du helburu / From Wikipedia, the free encyclopedia
Arkitektura iraunkorra edota ekologikoa ingurumenarekin errespetu handiz jokatzen dutenak dira eta energiaren erabilpen iraunkorra egiten dute. Honetaz aparte, energia berriztagarrietan ikertzera behartzen dute, material batzuk naturarekin duten eragina aztertzearekin batera. Energia kontsumo minimoa lortu nahi duten eraikin motak dira, eta honekin batera, beste helburu nagusia, material ekologikoak eta erraz birziklatzekoak erabiltzea da.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/05/BedZED_2007.jpg/640px-BedZED_2007.jpg)
Eraikuntza iraunkorrak honako alderdiak hartzen ditu kontuan:
- Baliabideen kontserbazioa.
- Baliabideen berrerabilpena.
- Eraikuntzarako material berriztagarrien erabilpena.
- Materialen biziraupena kontuan izanda, hondakinen aurrezaintza.
- Energia kontsumoa gutxiagotu.
- Urbanizazio, material eta eraikuntzaren kalitatearen areagotzea.
- Ingurumenaren babesa.
- Eraikuntzetan inguru ez toxikoa sustatzea.