Aries (astrologia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Aries, halaber Aharia, astrologian, zodiakoko lehenengo zeinua da. Berpizkundea sinbolizatzen du eta bere irudiak ahariaren adarrak irudikatzen ditu. Leo eta Sagitariorekin batera sua elementuari dagokio. Marte planetak zuzentzen du eta bere aurre aurreko zeinua Libra da.
- Artikulu hau Zodiakoaren zeinuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aries».
Zeinu hau irudikatzeko erabiltzen den irudia, Frixok eta Helek Kolkidara heltzeko erabili zuten ahariaren irudia dela esan ohi da. Geroago Jainkoaren bildotsa dela esan da. Zeinu hau Marte planetak zuzentzen du. Erromatarren Marte jainkotik edo grekoen Ares jainkotik hartzen du izena.
Bi jaiotza-tarte banatzen dira zeinu honen azpian jaiotzen direnen artean:
- Tropikoak: martxoak 21etik - apirilak 20ra
- Sideralak: apirilaren 14tik - maiatzaren 14ra
Hau da, Ariesen aldi tropikalak dirauen bitartean jaiotzen denak jaiotze-eguzkia zeinu honetan kokatuta izango du. Jaiotzean kokapen hori dutenak ariano bezala ezagutzen dira.