Aragoiko Konderria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Aragoiko Konderria (aragoieraz: Condato d'Aragón; latinez: Comitatus Aragoniae) edo Jakako Konderria Aragoi ibaiaren haranean, euskaldunen lurraldean zegoen frankoen markako konderri txikia zen. Erdialdeko Pirinioetan zegoen, eta Anso, Hecho eta Canfranc biltzen zituen bere baitan, Jaka hiriburu zuela. Karolingiarrek burututako Akitaniaren eta Baskoniaren konkista (769) hertsiki lotuta dago Pirinioen kristautzearekin eta mendiko monasterioen zein Aragoien sorrerarekin. Nahiz eta VIII. mendeko bukaeran edo IX. mendeko hasieran karolingiarrek sortua izan, laster Iruñeko Erresumaren eremuan erori zen. Nafarrek 922an bereganatu zuten. XI. mendean Aragoiko Erresuma sortzeko lagunduko zuen.
Datu azkarrak Aragoiko Konderria Condato d'Aragón, Geografia ...
Aragoiko Konderria Condato d'Aragón | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
809 – 1035 | |||||||||||
Konderria | |||||||||||
Eskualdeko mapa | |||||||||||
Geografia | |||||||||||
Hiriburua | Jaka | ||||||||||
Kultura | |||||||||||
Hizkuntza(k) | Nafar-aragoiera | ||||||||||
Erlijioa | Kristautasuna | ||||||||||
Historia | |||||||||||
|
Itxi