From Wikipedia, the free encyclopedia
Aquaman, jaiotze izenez Arthur Curry, DC Comics komiki argitaletxearen superheroi bat da. Mort Weisinger eta Paul Norrisek sortu zuten eta lehenbiziko aldiz More Fun Comics komiki aldizkariaren 73. zenbakian agertu zen (1941eko azaroa). Justiziaren Liga superheroi taldearen kide sortzaileetako bat izan zen.
Aquaman | |
---|---|
DC Unibertsoa | |
Argitalpena | |
Sortzailea | Mort Weisinger (en) eta Paul Norris (en) |
Ageri den obrak | ikusi
|
Interpretatzailea | ikusi
|
Lan eratorriak | |
Datu biografikoak | |
Herrialdea | Atlantis (en) eta Ameriketako Estatu Batuak |
Sexua | gizonezkoa |
Egoitza | Atlantis (en) |
Jarduera | superheroia farozaina agintaria |
Familia | |
Aita | Tom Curry |
Ama | Atlanna |
Ezkontidea(k) | Mera (en) |
Bikotekidea(k) | Dolphin (en) |
Anai-arrebak | |
Bestelakoak | |
Ikasleak | Aquagirl (en) |
Superboterea | super-indarra, superhuman durability (en) , waterbreathing (en) eta super-erreflexuak eta azkartasuna |
Etsaiak | Ocean Master (en) , Black Manta (en) , King Shark (en) , Fisherman (en) , Scavenger (en) , Awesome Threesome (en) eta Deep Six (en) |
dccomics.com… | |
Zazpi Itsasoetako Erregea da, jaioberritan bere gurasoak ziren Atlantida itsaspeko hiriko errege-erreginak abandonatu eta itsasargizain batek gizaki gisa hazi zuen. Marvel Comics argitaletxearen Namor superheroiarekin antzekotasuna du.
Bere ahalmenen artean honakoak daude: itsaspeko-lur lehorreko egokitzapena; telepatia; itsas bizidunen gaineko nagusitza psionikoa; osatze/sendatze faktorea; zentzumen hobetuak (ilunpeko ikusmena, infraikusmena eta elektromagnetikoa da); naturazgaindiko indar, arintasun, trebezia, abiadura, erresistentzia eta iraunkortasuna (baita itsaspeko sakonera zapaltzaileetan); muturreko hotzarekiko erresistentzia; Poseidonen tridentearen jagolea; HAtlantidako arraza aurreratuek emandako teknologia goreneko lanabes, arma eta itsasontziak; itsaspeko kamuflaia; "ur-gogorreko" izpien sorrera eta jaurtitzea; bere ezker eskuina (Aintzirako Damak emana) urez egina egon zen eta gaitasun mistikoak dauzka.
Zineman Alan Ritchson eta Jason Momoa aktoreek antzeztu dute.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.