Apomahats
Dioskoreazeoen familiako landare igokari eta bizikorra, 4 m-raino hazten dena. Bihotz-formako hosto berde ilunak, tuberkulu beltza eta sei lobulu dituzten lore txiki eta berde-horixkak ditu. Fruitua baia gorria da / From Wikipedia, the free encyclopedia
Apo-mahatsa (Dioscorea communis) ñamearen Dioscoreaceae familiako landare loreduna da, Europa, Afrikako Ipar-sartalde eta Asiako Sartaldekoa.
Apomahats | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Dioscoreales |
Familia | Dioscoreaceae |
Generoa | Dioscorea |
Espeziea | Dioscorea communis (L.) Caddick & Wilkin
Tamus communis (L.)
|
Apo-mahatsa 2-4 m-rainoko garaiera izaten duen landare igokari belarkara da, aihen biribilduduna. Hostoak bihotz formakoak ditu, kiribilduak, 10 cm-ko luzera eta 8 cm-ko zabalera izan daitezkeenak eta 5 cm-rainoko luzera izan ahal duen txortena dutenak. Landare dioikoa da, landare ar eta emeak dituena. Bakarka gutxi nabarmentzen diren lore laru berdexkak ditu, 3-6 mm-ko diametroko eta sei petalokoak; lore arrak 5-10 cm-ko luku lirainetan, emeak talde laburragotan. Fruituak baia gorri eta distiratsuak dira, 1 cm-ko diametrokoak. Landarearen zati guztiak, baita nahiko handiak diren bere tuberkuluak ere, pozoitsuak dira.