![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/23/Apatite_Canada.jpg/640px-Apatite_Canada.jpg&w=640&q=50)
Apatito
Ca5(PO4)3(F,Cl,OH). Kaltzio fosfato hexagonala. Mineral osagarria da arroka-mota guztietan, sedimentario, igneo zein metamorfikoetan. Hezur eta hortzetako mineral fosfatodunak apatitoaren taldekoak dira. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Apatitoa edo apatita mineral fosfatodunen talde bateko kideei ematen zaien izena da. Talde honetan hidroxiapatitoak, fluorapatitoak eta kloroapatitoak bereizten dira, OH−, F− edo Cl− ioien presentziaren arabera. Hiru konposatu hauen nahastearen formula kimikoa Ca5(PO4)3(OH, F, Cl) idazten da. Banakako mineralen formulak Ca5(PO4)3(OH), Ca5(PO4)3F eta Ca5(PO4)3Cl dira, hurrenez hurren.
Datu azkarrak Apatitoa, Ezaugarri orokorrak ...
![]() | |
---|---|
![]() | |
Ezaugarri orokorrak | |
Kategoria | Mineral fosfatoduna |
Formula | Ca5(PO4)3(F,Cl,OH) |
Sistema kristalino | Hexagonal dipiramidala |
Eponimoa | engainu |
Identifikazioa | |
Kolorea | Gardenetik zeharrargitsura, normalean berdea, gutxiagotan kolorerik gabea, horia,, urdinetik morera, arrosa, marroia |
Habitoa | Taula-formako kristal prismatikoak, masiboa, konpaktua edo bikortsua |
Gogortasuna Mohs eskalan | 5 |
Distira | Beirakaratik erretxinaren antzekora |
Pleokroismoa | Harri urdinak - sendoa, urdin eta horitik gardenera; beste koloreetan ahula edo oso ahula da |
Marra | Zuria |
Itxi
Apatitoa fosfatoen iturri nagusietakoa da industria mailan eta, beraz, ongarri mineralen fabrikazioan ezinbestekoa da.