From Wikipedia, the free encyclopedia
Antonio María Rouco Varela (Villalba, Lugo, Galizia, 1936ko abuztuaren 20a) Erromatar Eliza Katolikoko kardinala eta gotzaina da, Espainiako Apezpiku Batzarreko lehendakaria.
Mondoñedoko apaizgaitegian egin zituen apaiz-ikasketak, eta Salamancako Gotzain Unibertsitatean lizentziatu zen 1958an. Hurrengo urtean apaiz ordenatu zen. 1964an Municheko Unibertsitateko doktore egin zuten, eta urte hartan bertan Mondoñedoko teologia-irakasle gisa lan egiteko hartu zuten. Handik bi urtera Municheko Unibertsitateko irakasle-laguntzaile egin zuten. 1969an Salamancako Gotzain Unibertsitateko irakasle sartu zen; katedra eskuratu zuen 1971n, eta errektoreorde-kargua hurrengo urtean. 1984an Joan Paulo II.a aita santuak artzapezpiku izendatu zuen, eta 1998an egin zuen kardinal.
1999, 2008 eta 2011 urteetan Espainiako Apezpiku Batzarreko lehendakari hautatu zuten. Erakunde horretako Irakaskuntza eta Kristau Ikasbideko Batzordeko kidea da 1984az gero, eta Lege Gaietarako Batzordearen lehendakaria. Bere idazlanen artean aipatzekoak dira Estado e Iglesia en la España del siglo XVI (Estatua eta Eliza XVI. mendeko Espainian) eta Sacramento e diritto: antonomia nella Chiesa? (Sakramentua eta zuzenbidea: Elizaren kontraesana?). Hainbat artikulu eta lan zientifiko argitaratu ditu, bestalde, Zuzenbide Kanonikoaren oinarri teologikoari eta Elizaren eta Estatuaren arteko harremanei buruz.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonio María Rouco Varela |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.