From Wikipedia, the free encyclopedia
L'Année sociologique, 1898an sortu zen seihilabetekari soziologikoa da. Émile Durkheim izan zen sortzailea eta bere izan zen aldizkariaren lehen zuzendaria. Urtekaria izan zen 1925ra arte eta 1934 eta 1942 bitarte Annales sociologiques izena hartu zuen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren berriro argitaratu zen jatorrizko izena berreskuratuz. Ordutik, argitalpenak ez du etenik izan.
L'Année sociologique | |
---|---|
Mota | Akademikoa (Soziologia) |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | Frantsesa |
Argitaletxea | Presses universitaires de France (en) |
Gai nagusia | soziologia |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Frantzia |
Maiztasuna | Seihilabetekaria |
Historia | |
Sortzailea | Émile Durkheim |
Identifikadoreak | |
ISSN | 0245-9051, 0066-2399 eta 1969-6760 |
puf.com… |
Durkeimentzat aldizkiri hau bere ikerkuntzak zabaltzeko modu bat izan zen. Era berean, bere ikasle eta beste irakasleentzat ere beren ikerkuntza zabaltzenko euskarri bihurtu zen paradigma soziologiko berriaren gerizpean. Hala, aldizkariaren adiera bat ere bada talde horrek XX. mendearen hasieran jorratu zuen ikusmolde soziologikoa izendatzeko.
Hastapenetan parte hartu zutenen artean, zenbait ikertzaile ospetsu aipa daitezke, besteak beste, Émile Durkheim bera, Paul Fauconnet, Célestin Bouglé, Marcel Mauss, Henri Hubert, Robert Hertz, Maurice Halbwachs eta François Simiand.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.