From Wikipedia, the free encyclopedia
Sir Andrew Fielding Huxley (Hampstead, Londres, 1917ko azaroaren 22a - Grantchester, Cambridgeshire, 2012ko maiatzaren 30a) britainiar biofisikaria izan zen. Aldous eta Julian Huxleyren anaiorde zen Thomas Huxleyren biloba da.
Andrew Fielding Huxley | |||
---|---|---|---|
1980 - 1985 ← Alexander Robertus Todd - George Porter → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Hampstead, 1917ko azaroaren 22a | ||
Herrialdea | Erresuma Batua | ||
Bizilekua | Grantchester | ||
Heriotza | Cambridge, 2012ko maiatzaren 30a (94 urte) | ||
Heriotza modua | : eritasuna | ||
Familia | |||
Aita | Leonard Huxley | ||
Ama | Rosalind Bruce | ||
Ezkontidea(k) | Jocelyn Richenda Gammell Pease (en) (1947ko uztailaren 5a - | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Huxley family (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Trinity College University College School (en) Imperial College School of Medicine (en) Westminster School (en) (1930 - | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | neurozientzialaria, fisikaria, medikua, fisiologoa, biofisikaria eta biologoa | ||
Enplegatzailea(k) | Londresko University College (1960 - | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Royal Society Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Indiako Zientzien Akademia Nazionala Belgikako Medikuntzako Errege Akademia Academia Europaea (en) | ||
Nerbio-bulkadaren transmisioaren azalpen zehatza eman zuen. Bere ikerketa gehienak Alan L. Hodgkinekin batera egin zituen eta bi zientzialariek Fisiologiako eta Medikuntzako Nobel Saria jaso zuten 1963an, John C. Eccles australiarrarekin batera, azken horrek ere nerbio-transmisioaren inguruan lan egin baitzuen.
Huxleyk eta Hodgkinek erakutsi zuten nerbio-bulkadaren transmisioa nerbio-zelularen kanpoko mintzak kontrolatzen duen prozesu elektriko eta kimikoa dela. Mintzak selektiboki uzten die karga positiboa daramaten potasiozko eta sodiozko ioiei (karga elektrikoa daramaten atomoei) zelulatik ateratzen eta sartzen. Zelula egonean dagoenean, potasiozko ioiak arazorik gabe mugi daitezke mintzean zehar, ez ordea sodiozko ioiak. Horren ondorioz, egonean dagoen nerbio-zelula batek karga negatiboa du, baina sodiozko ioiak zelularen mintzetik kanpo pilatzeak karga positiboa sortzen du. Zelulari aplikatutako estimulu batek mintzaren poroak irekitzen ditu eta karga positiboa daramaten sodiozko ioiak zelula barrura sar daitezke, eta kargaren ikurra aldatu. Karga elektrikoaren bat-bateko aldaketa horrek nerbio-bulkada sortzen du. Bulkada amaitzean, potasiozko ioiak kanpora ateratzen dira eta zelula bere ohiko karga negatiboarekin gelditzen da.
1974an Elisabet II.a erreginak Sir titulua eman zion. 1984an gaztetan ikasketak egin zituen Cambridgeko Trinity Collegeko zuzendari izendatua izan zen, eta han egon zen 1990ean erretiroa hartu zuen arte.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.