From Wikipedia, the free encyclopedia
Andrei Siniavski (Mosku, 1925ko urriaren 8a - Paris, 1997ko otsailaren 25a) errusiar idazlea zen.
Andrei Siniavski | |
---|---|
(1975) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Mosku eta Mosku, 1925eko urriaren 8a |
Herrialdea | Errusia Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Frantzia |
Heriotza | Paris, 1997ko otsailaren 25a (71 urte) |
Hobiratze lekua | Cemetery of Fontenay-aux-Roses (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Maria Rozanova (en) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Philological Faculty of Moscow State University (en) |
Hezkuntza-maila | candidate of philology (en) |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, literatura-kritikaria eta zientzia-fikzio idazlea |
Lateralitatea | eskuina |
Enplegatzailea(k) | Parisko Unibertsitatea |
Kidetza | Bavariako Arte Ederren Akademka |
Izengoitia(k) | Abram Tertz eta Abram Terc |
oac.cdlib.org… | |
Moskuko literatura-institutuko ikertzaile izan zen 1951-1965 urteen bitartean. Kontakizun fantastikoak bildumarekin (1955tik aurrera idatziak eta 1958. urtean argitaratuak Frantzian, Abram Tertz ezizenarekin) eta Errealismo sozialista artikulu ironikoekin aurre egin zion Siniavskik KGBri; azkenean, preso hartu eta epaitu egin zuten antisobietismoaren salaketapean (1966). Zazpi urteko espetxe zigorra eman zioten. Jaunak, gortea (1959) eta Gabon lanak dira bere lanaren hasiera eta amaiera. 1973an idazleak Sobietar Batasuna utzi zuen eta Frantziara joan zen bere emazte eta seme-alabekin; Sorbonako Unibertsitatean errusiar folkloreko eskolak eman zituen. Perestroikaren ondoren, Siniavski senar-emazteek bidaia bat baino gehiago egin zuten Errusiara, eta «demokrata» berrien kontra eginez, bat egin zuten genozidio berria salatzen zutenekin, alegia, komunista ohiekin edo nazionalista berriekin. Espetxean eman zituen urteetan hiru lan idatzi zituen, eta horien artean, Ahots bat koroan (1973) da aipagarriena.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.