From Wikipedia, the free encyclopedia
Andrea Arnold (1961eko apirilaren 5a) zine zuzendari, gidoilari eta aktore britainiarra da. Film labur onenaren Oscar saria irabazi zuen Wasp[1] pelikularekin 2005ean eta harrezkero hainbat film luze zuzendu ditu, Res Road, Fish Tank eta American Honey[2] esaterako, denak Epaimai sariaren irabazle Canneseko Zine Jaialdian[3][4]. Duela gutxi, Emmy saria duen Transparent telesaileko lau atal zuzendu ditu.
Andrea Arnold | |
---|---|
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotza | Dartford, 1961eko apirilaren 5a (63 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | AFI Conservatory (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, film-zuzendaria, gidoilaria eta telebista aurkezlea |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Arnold Dartforden jaio zen. Bere amak 16 eta aitak 17 urte zituztela jaio zen, eta Arnold oso gazte zelari banandu ziren. [5]Bere amak bakarrik hezi zituen Andrea eta bere hiru neba-arrebak eta horren erreferentzia egiten du Wasp laburmetraian. Eskola bigarren hezkuntzan utzi zuen aktore hasteko, 16 urte zituela.
18 urte zituenean, aurkezle eta aktore lanetan hasi zen 73. zenbakiko haurrentzako telebista saio batean. [6]Telebistan aritu zen hurrengo 10 urteetan, etengabe idazten zuen bitartean. Arnoldek bere istorioak film bihurtu zitzakeela konturatu zen, beraz, Los Angeles-eko American Film Institute-n ikasi zuen, zinema-industrian esperientzia lortzeko. Eskola amaitu eta Britainia Handira itzuli ondoren, Coral bere alaba izan zuen eta telebistarako film laburrak egiten hasi zen.[7]
Urtea | Filma | Rol-a | Oharrak |
1998 | Milk | Zuzendaria, idazlea | Film laburra |
2001 | Dog | Zuzendaria, idazlea | Film laburra |
2003 | Wasp | Zuzendaria, idazlea | Film laburra |
2006 | Red Road | Zuzendaria, idazlea | |
2009 | Fish Tank | Zuzendaria, idazlea | |
2011 | Wuthering Heights | Zuzendaria, idazlea | |
2016 | American Honey | Zuzendaria, idazlea | |
2021 | Cow | Zuzendaria | Dokumentala |
Urtea | Filma | Rol-a | Oharrak |
2003 | Coming Up | Zuzendaria | “Bed Bugs” atala |
2015-2017 | Transaparent | Zuzendaria | 4 atal |
2017 | I Love Dick | Zuzendaria | 4 atal |
2019 | Big Little Lies | Zuzendaria | 7 atal |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.