From Wikipedia, the free encyclopedia
André Perchicot (Baiona, 1888ko abuztuaren 9a – ib., 1950eko maiatzaren 3a) lapurtar pistako txirrindulari eta abeslaria izan zen. Lehen Mundu Gerran hegazkinlaria izan zen eta, bere hegazkina bota zutenean, hanken erabilera galdu eta abesteari ekin zion. Hainbat abesti ospetsu grabatu zuen.
André Perchicot | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Arnaud André Perchicot |
Jaiotza | Baiona, 1888ko abuztuaren 9a |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | Baiona, 1950eko maiatzaren 3a (61 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Arts et Métiers ParisTech (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | pistako txirrindularia eta abeslaria |
Genero artistikoa | chansona |
Musika instrumentua | ahotsa |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Frantziako Aire Armada |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Baionan jaioa, André Perchicotek ingeniaritza ikasketak egin zituen. Gazte zela txirrindularitzan txapeldun bilakatu zen. 1912an Parc des Princesen abiadura txapelduna izatea lortu zuen, eta Munduko Txirrindularitza Txapelketan hirugarrena izatea lortu zuen Newarken, Ameriketako Estatu Batuak[1]. 1913an Europako abiadura txapelduna izan zen, eta munduko hirugarren berriro ere Leipzigen.
Lehen Mundu Gerran pilotu izan zen. 1916an hegazkina bota zuten eta hanken erabilera galdu zuen, bizkarrean zaurituta. Osatzen ari zela abesteari ekin zion, bere kideen morala altxatzeko. Laster egin zuen Gurutze Gorriaren aldeko txirrindularien bilerak ere. Berriro lasterketak ezin zituenez egin, abeslari gisa hasi zen.
1921 eta 1939 artean 200 arrakasta baino gehiago grabatu zituen. 1925 arte 160 abesti grabatu zituen Pathé disketxean; ondoren, Odéon, Polydor eta Pathérekin grabatu zuen 1935ra arte.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.