Anders Johan Lexell (Åbo, Suedia, 1740ko abenduak 24- San Petersburgo, Errusia, 1784ko abenduak 11) suedo-errusiar astronomo eta matematikari bat izan zen. Errusian pertsonaia hau Andrei Ivanovitx Leksel (errusieraz: Андрей Иванович Лексель) izenarekin ezagunagoa da. Nolabaiteko maiztasunez bere izena Anders Johann Lexell edo Johann Anders Lexell bezala ere idazten da.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Anders Johan Lexell
Thumb
(1784)
Bizitza
JaiotzaTurku, 1740ko abenduaren 24a
Herrialdea Suedia
 Errusiar Inperioa
BizilekuaSuedia
Errusia
Lehen hizkuntzasuediera
HeriotzaSan Petersburgo, 1784ko abenduaren 11 (43 urte)
Familia
AitaJonas Lexell
Hezkuntza
HeziketaÅboko Errege Akademia
Tesi zuzendariaJakob Gadolin (en) Itzuli
Hizkuntzaksuediera
Irakaslea(k)Leonhard Euler
Jakob Gadolin (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakastronomoa, matematikaria, fisikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)San Petersburgoko Zientzien Akademia
Uppsalako Unibertsitatea
InfluentziakLeonhard Euler
KidetzaSuediako Zientzien Errege Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
Accademia delle Scienze di Torino
Itxi

Biografia

Anders Johan Lexell 1768an Errusiara joan zen, non, beste gauza batzuen artean Leonhard Euler eta Nicolas Fussen lagun egin zen, eta azken honekin hiruki esferikoen ikerketan lan egin zuen.

Bere ekarpen zientifikoei dagokienez, kometa askoren mugimenduaren azterketari dedikatu zela aipatu behar da, eta, bereziki, D/1770 L1 (Lexell) kometaren orbita kalkulatzera, kometa honek bere omenez izena hartu zuelarik (kometa hau Charles Messierrek aurkitu bazuen ere). Kometa hori izan zen Lurretik hurbilen pasa zena astro argitsu horien historian, hala, katalogatutako lehen Lurretik hurbileko objektua izan zelarik. Gehienezko hurbilketa horren distantzia zehatza, benetan ez da zehaztasun matematikoz ezagutzen, baina 3 milioi kilometro inguruan estimatua izan da. Lexellek kometa horrek perihelio handia izan zuela frogatu zuen, 1767an Jupiter planetarekin topo egin zuen arte, eta, beste bi orbitaren eta Jupiterrekin are hurbilagoko topaketa baten ondoren barnealdeko eguzki-sistematik kanporatua izango zela ere iragarri zuen.

Lexell, Urano planeta aurkitu ondoren honen orbita kalkulatzen ere lehena izan zen, honek planeta ezaugarriak kometarenak baino gehiago zituela ezarriz.

Finean, aipatuarena da hiruki esferikoetako lerro trigonometrikoei buruzko Lexellen teorema, area eta oinarri bereko erpinen toki geometrikoa ezartzen duena.

2004 Lexell asteroidea bere omenez izendatua izan zen.

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.