Anatidae
Antseriformeen ordenako zenbait hegaztiz esaten da. Tamaina ertain edo handikoak dira, eta, gehienetan, ingurune itsastar edo urtarrekin erlazionatuta daude. Sarritan oin palmatuak dituzte, eta espezie askotan nabaria da dimorfismo sexuala. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Anatidoak (Anatidae) Anseriformes ordenako hegazti-familia bat dira. Izena grekotik dator (ανατος, anatos: ahatea). Hegazti migratzaileak izan ohi dira, eta uraren inguruan bizi dira; ur-ingurunera moldatuta daude: palmipedoak dira.
Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Azpibanaketa ...
Anatidae | |
---|---|
Oligozeno-gaur egun, 23 Ma-0 Ma | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Anseriformes |
Superfamilia | Anatoidea |
Familia | Anatidae Vigors, 1825
|
Azpibanaketa | |
Itxi
150 bat espezie ditu familiak, 40 generotan banatuak. Haien artean daude, adibidez, ahateak, antzarak, zisneak, zerrak, eiderrak, brantak, paitak eta murgilariak. Ia mundu osoan bizi dira, Antartikan izan ezik.