From Wikipedia, the free encyclopedia
Amiral zuria (Limenitis camilla) Euskal Herrian aurki daitekeen tximeleta bat da, Nymphalidae familiakoa. Eurasia iparraldean bizi da, Iberiar erdiuhartetik hasi eta Japoniaraino.
Amiral zuri | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Nymphalidae |
Leinua | Limenitidini (en) |
Generoa | Limenitis |
Espeziea | Limenitis camilla Linnaeus, 1764 |
Datu orokorrak | |
Ostalaria | Lonicera periclymenum |
Tximeleta handia da, 60-65 mm-ko hego zabalera du. Kolore arre iluneko hegoak ditu, eta lerro zuri zabal batek zeharkatzen ditu. Hegoen azpialdeak argiagoak dira, kolore arre-laranja eta zuria tartekatzen baitira[1].
Beldarra orlegia da, eta arantza laranja iletsuak ditu. Alboetan lerro zuri bana nabaritzen zaio.
Udaren amaieran emeak arrautzak jartzen ditu hostoetan. Handik beldar berdeak jaiotzen dira. Beldarrak neguan hibernatu egiten du eta udaberrian esnatzen da. Uda hasterakoan pupa sortzen du eta bi astetara helduak jaiotzen dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.