Aminata Diop
mutilazio genitala dela eta, lehen emakume errefuxiatua / From Wikipedia, the free encyclopedia
Aminata Diop (Sikasso, Mali, 1968) emakumeen mutilazio genitala (EMG) saihesteko 1989an Malitik Frantziara ihes egin zuen emakumea da. 1990eko urrian asilo politikoa eskatu zuen, eta emakumeen mutilazio genitala errefuxiatu-estatusa eskatzeko arrazoi gisa aipatu duen lehen emakumetzat hartzen da. 1991ko irailean hasierako eskaera eta ondorengo apelazioa ukatu egin zioten arrazoi teknikoengatik, Maliko gobernuari ez baitzion laguntzarik eskatu herrialdetik ihes egin aurretik. Hala ere, Frantzian geratzeko baimena eman zioten.