![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/7a/American_Football_Conference_logo.svg/langeu-640px-American_Football_Conference_logo.svg.png&w=640&q=50)
Amerikar Futbol Konferentzia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Amerikar Futbol Konferentzia, ingelesez American Football Conference edo AFC, Futbol Liga Nazionala (National Football League edo NFL) deritzon amerikar futbol liga profesionaleko konferentzietako bat da. Konferentzia bakoitza 16 taldez osatua dago.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/7a/American_Football_Conference_logo.svg/200px-American_Football_Conference_logo.svg.png)
1970ean Amerikar Futbol Liga NFL ligarekin batu zenean konferentzia hau sortu zen. Ondorioz, ordura arte AFL ligan jokatzen zuten taldeak AFC konferentzia berrian jokatzera igaro ziren, gainera AFC eta NFC konferentzien arteko frankiziak edo taldeak orekatzeko AFCko taldeei NFL ligako hiru talde ere batu zitzaizkien.