futbolari espainola From Wikipedia, the free encyclopedia
Amanda Sampedro Bustos (Madrid, Espainia, 1993ko ekainaren 26a) futbolari espainola da eta erdilari postuan jokatzen du Atletico Madril futbol taldean, ligako lehen mailan.
Amanda Sampedro | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2018) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Amanda Sampedro Bustos | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Madril, 1993ko ekainaren 26a (31 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | erdilaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 52 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 159 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bere auzoko kluban jolasten hasi zen, Mar Abierto izenekoa, mutilen talde batean [1]. Betidanik bere ametsa izan da Atletico Madrilen jolastea eta beste eskaintzak izan bazituen ere, talde honen deia jaso arte itxoin zuen. Bost urterekin “Atleti”-ra iritsi zen eta hamabostekin lehen taldearekin debutatzeko aukera eman zitzaion. [2] Nesken talde honen taldeko kapitaina da eta bere jokalari eginkizunak uztartzen ditu Atletico-ko nesken benjamin mailako taldearen entrenatzaile lanarekin[1] eta fisioterapia ikasketekin, aurrez kazetaritzan proba egin eta gero. [3][4]
2015ean, Amandak emakumezkoen Espainiako selekzioan debutatu zuen.[3] Aurrez, azpi-maila guztietan jardun zuen eta, epealdi horretan, 17 urtetik beherako emakumezkoen Espainiako selekzioarekin, Europako txapelketan garaipena eta Trinidad eta Tobagon ospatu zen Munduko txapelketan brontze-domina eskuratu zituen.
2016an, emakumezkoen Atletico Madril taldearentzako lorpen historikoa egin zuen, Erreginaren kopa irabaziz eta Vicente Calderon zelaian 14.000 lagunen aurrean FC Bartzelonaren aurkako partidan garaipena lortuz.[5]
Kluba | Herrialdea | Urtea |
---|---|---|
Atletico Madril | Espainia | 2007 - |
Tituloa | Taldea | Herrialdea | Urtea |
---|---|---|---|
Erreginaren kopa | Atletico Madril | Espainia | 2016 |
Superliga | Atletico Madril | Espainia | 2016-17 |
Tituloa | Taldea | Egoitza | Urtea |
---|---|---|---|
Algarbeko kopa | Espainiako selekzioa | Portugal | 2017 |
Emakumezkoen Munduko kopa (17urtetik beherakoa) | Espainiako selekzioa | Trinidad eta Tobago | 2010 |
Europako txapelketa (17 urtetik beherakoa) | Espainiako selekzioa | Suitza | 2010 |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.