![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/26/Marmota_marmota_Alpes2.jpg/640px-Marmota_marmota_Alpes2.jpg&w=640&q=50)
Alpetar marmota
Europako marmota-espeziea. Ilea grisaxka du, 60 cm-rainokoa da, koloniatan bizi da 1.500-3.000 m-ko altueretan, eta neguan hibernatu egiten du. Jatorriz alpetarra da, baina Pirinioetan naturalizatuta bizi da. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Alpetar marmota edo Pirinioetako marmota (Marmota marmota) Europan aurki daitezkeen bi marmota espezietan handiena da, baita gure kontinenteko karraskaririk handiena ere. Sciuridae familian sailkaturik dago katagorriekin batera, baina bai itxura eta baita portaera aldetik ere, ez dute animalia hauekiko antz handirik. Pirinioetako animaliarik ezagunenetariko bat da, ia mendizale guztiek ikusi, edo gutxienez entzun, dutena.
Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Alpetar marmota | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Rodentia |
Familia | Sciuridae |
Leinua | Marmotini |
Generoa | Marmota |
Espeziea | Marmota marmota Linnaeus, 1758 |
Banaketa mapa | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 33 egun |
Eguneko zikloa | eguneko |
Itxi