Alonso Idiakez Butroe eta Muxika
Espainiar Koroaren zerbitzuko militar eta politikari euskalduna From Wikipedia, the free encyclopedia
Espainiar Koroaren zerbitzuko militar eta politikari euskalduna From Wikipedia, the free encyclopedia
Alonso Idiakez Butroe eta Muxika (Donostia, 1565eko otsailaren 14a - Milan, 1618ko urriaren 7a), Ciudad Realeko I. dukea, espainiar handiki, militar eta estatu-gizona izan zen, Nafarroako erregeorde (1610-1618), Done Jakueren ordenaren barruan Leongo komendadore nagusi eta Lonbardiako armadaren kanpo-maisu orokorra. Joan Idiakezen seme bakarra zen.
Alonso Idiakez Butroe eta Muxika | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Donostia, 1565eko otsailaren 14a (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Heriotza | Milan, 1618ko urriaren 7a (53 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Joan Idiakez | ||
Leinua | Idiakez leinua | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | militarra eta politikaria |
Espainiako Monarkiari lotutako Idiakez leinuan jaio zen. Bere aita Joan Idiakez izan zen, Filipe III.a Espainiakoaren Ordenen Kontseiluko presidentea eta bere aitona Alfontso Idiakez (Alonso ere deitua), Karlos V.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren idazkaria izan zena. Bere ama Mentzia Manrique Butroekoa eta Muxikakoa Alonso jaio zenean hil zen, baina Butroe eta Muxikako etxeen eskumenak eman zizkion, eta Aramaioko jaurerria, 1603an jaso zuena.
Gortean egindako lanagatik Biandrinako konderria jaso zuen 1599an, Milango Dukerrian zegoen estatu bat barne zuena, eta Aramaio konderri ere izendatu zuten. Ciudad Realgo dukerria jaso zuen bere zerbitzu militarren ordainetan, Napoliko Erresuman.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.