Alfred Hermann Fried
From Wikipedia, the free encyclopedia
Alfred Hermann Fried (Viena, 1864ko azaroaren 11 - ibidem, 1921eko maiatzaren 5a) judu jatorriko austriar kazetari eta bakezalea izan zen. 1911ko Bakearen Nobel Saria jaso zuen Tobias Asserrekin batera.
Alfred Hermann Fried | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Viena, 1864ko azaroaren 11 | ||
Herrialdea | Austria | ||
Heriotza | Viena, 1921eko maiatzaren 5a (56 urte) | ||
Hobiratze lekua | Feuerhalle Simmering (en) | ||
Familia | |||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | esperantoa alemana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | iritzi-kazetaria, esperantista, idazlea, bakezalea eta kazetaria | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Hamabost urterekin eskola utzi eta liburu-denda batean hasi zen lanean. 1883an Berlinera joan zen eta han bere liburu-denda ireki zuen 1887an. 1892an Bertha von Suttnerrekin kolaboratzen hasi zen eta elkarrekin Die Waffen nieder! aldizkaria argitaratu zuten. 1892an Alemaniako Bake Gizartearen (alemanez: Deutsche Friedensgesellschaft) sortzaileetako bat izan zen.
Esperantoaren defendatzailea ere izan zen. Eskuliburu bat eta esperanto-alemana hiztegi bat idatzi zituen.
Lehen Mundu Gerran Suitza neutralera joan zen eta nazioarteko bakea defendatzen jarraitu zuen. Gero Vienara itzuli zen, eta han hil zen.