From Wikipedia, the free encyclopedia
Alexandre Yersin (Aubonne, 1863ko irailaren 22a - Nha Trang, Frantziako Indotxina, gaurko Vietnam, 1943ko martxoaren 1a) frantziar-suitzar bakteriologoa izan zen. Pasteur Institutuan Rouxen lankide izan zen difteriaren toxinari buruz egin zituen ikerketetan. 1894an izurriaren baziloa aurkitu zuen, ia Kitasatoren aurkikuntzaren garai berean; Pasteurella pestis, Yersinia pestis edo Yersin-Kitasatoren baziloa izenez ezagutzen da harrezkero. Pasteur Institutuko zenbait lantalderen zuzendari izan zen Indotxinan. Hala, oihana ikertzeko eta esploratzeko bidaiak egin zituen, kina-arbolak hango girora egokitzen saiatu zen, eta kautxu-landaketen lehen bultzatzaileetakoa izan zen.
Alexandre Yersin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Alexandre Emile Jean Yersin |
Jaiotza | Aubonne, 1863ko irailaren 22a |
Herrialdea | Suitza Frantzia (1889 - |
Heriotza | Nha Trang, 1943ko martxoaren 1a (79 urte) |
Hobiratze lekua | Nha Trang |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lausanako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua, bakteriologoa, esploratzailea, agronomoa eta biologoa |
Enplegatzailea(k) | Pasteur Institutua Messageries Maritimes (en) Hanoi Medical University (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Kitasato Shibasaburō eta Louis Pasteur |
Kidetza | Itsasoz-haraindiko zientzien akademia Académie Nationale de Médecine (en) |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexandre Yersin |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.