Albedo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Albedoa —latinez: albus, albēdo, zuritasuna— ahoskera klasikoan— gainazal batek jasotzen duen argi kopurutik, berriz islatzen duena da. Gainazal argiek ilunek baino albedo handiagoa dute. Adibidez, elurraren albedoa %80 ingurukoa da, argi asko islatzen baitu.
- Artikulu hau argi-irradiazioren magnitude fisikoari buruzkoa da; zitrikoen azaleko zatia gaitzat duena beste hau da: «Albedo (elikadura)»
Informazio gehiago Gainazala, Albedoa (%) ...
Gainazala | Albedoa (%) |
---|---|
Elurra | 85 |
Laino argiak | 78 |
Batazb. lainoak | 50 |
Basamortuak | 21 |
Landare gabeko lurrazala | 13 |
Basoak | 8 |
Sumendi-errautsa | 7 |
Ozeanoak | 5-10 |
Itxi
Albedoak eragin handia du planeta baten kliman. Albedoa igotzen bada, islatutako argi kopurua handitzen da, tenperatura jaitsiz. Kontrara, albedoa jeitsiko balitz (izotz eta elur geruzak urtzean, adibidez) planetak energia gutxiago islatuko luke, eta berotu egingo litzateke.