![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/97/Alain_Prost_2009_MEDEF_cropped.jpg/640px-Alain_Prost_2009_MEDEF_cropped.jpg&w=640&q=50)
Alain Prost
From Wikipedia, the free encyclopedia
Alain Marie Pascal Prost (Saint-Chamond, Frantzia, 1955eko otsailaren 24) auto gidari profesionala izan zen. Lau aldiz irabazi du 1 Formulako munduko txapelketa, 1985, 1986, 1989 eta 1993an.
![]() | ||
Datu pertsonalak | ||
---|---|---|
Izen osoa | Alain Marie Pascal Prost | |
Jaio | 1955eko otsailaren 24a | |
Saint-Chamond (![]() | ||
Ibilbidea | ||
Jarduneko urteak | 1980 - 1991, 1993 | |
Taldeak | McLaren, Renault, Ferrari, Williams | |
Lasterketak | 202 | |
Lorpenak (1 Formulan) | ||
Txapelketak | 4 (1985, 1986, 1989, 1993) | |
Garaipenak | 51 | |
Podium | 106 | |
Pole Position | 33 | |
Itzuli azkarra | 41 | |
Lehen lasterketa | 1980ko Argentinako Sari Nagusia | |
Lehen garaipena | 1981eko Frantziako Sari Nagusia | |
Azken garaipena | 1993ko Alemaniako Sari Nagusia | |
Azken lasterketa | 1993ko Australiako Sari Nagusia |
1987-2001 bitartean mantendu zuen Sari Nagusi gehien irabazi izanaren errekorra, Michael Schumacherrek gainditu zuen arte. Alain Prosten eta Ayrton Sennaren arteko lehia seguroaski automobilismoaren historiako lehiarik garrantzitsuena izan da. Ayrton hil baino urte batzuk geroago Alainek onartu zuen Brasildarra gabe ez zela bera izango. Garaipenak maiz lortzen baitzituen, eta ez beti mekanikarik onena edukita, sarritan kritikatzen zen, esaten zenez, garaipen asko lortzen zituelako edo "aurkitzen" zituelako bigarren postuan zihoanean, lehenengoa erretiratzean (ia beti motor-hausturaren ondorioz, 80ko hamarkadako turbo motorrek askotan apurtzen baitziren).