![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/05/Akiva.png/640px-Akiva.png&w=640&q=50)
Akiva ben Iosef
From Wikipedia, the free encyclopedia
Akiva ben Iosef (hebreeraz: עקיבא בן יוסף; Palestina, c. 40 - 137) Talmudeko errabinoa izan zen. Ezjakina eta jakitunen etsaia, heldua zela hasi zen ikasten. Bere irakasleen artetik Gimzoko Nahumengandik jaso zuen batez ere eragina. Akademia bat eratu zuen, eta 95. urtean Erromara joan zen beste zenbait errabinorekin. Bar Kokhba buruzagia azaldu zenean, mesias bezala hartu zuen Akivak, eta bera bilakatu zen Erromaren aurkako iraultzaren buruzagi. Iraultzak porrot eginda, hil egin zuten. Mishna hedatzen lagundu zuen, eta horren idatzaldi berria prestatu zuen. Gerora idatzitako Misnaren idatzaldien oinarria izan da Akivarena. Hirurehun bat aldiz aipatzen du liburu horrek Akiva.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Akiva ben Iosef | |
---|---|
![]() Akiva errabinoa (1568) ![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | עקיבא בן יוסף |
Jaiotza | Lod (en) ![]() |
Heriotza | Zesarea Maritima, 135eko irailaren 28a (84/85 urte) |
Hobiratze lekua | Tiberiade |
Heriotza modua | heriotza zigorra: larrutzea |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Rachel, wife of Rabbi Akiva (en) ![]() |
Seme-alabak | |
Irakaslea(k) | Nahum of Gimzo (en) ![]() Eliezer ben Hurcanus (en) ![]() Joshua ben Hananiah (en) ![]() |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | teologoa eta errabinoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa |
Itxi