Akeloo ibaia
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Aspropotamos ibaia (literalki "ibai zuria") edo Akeloo ibaia (grezieraz: Αχελώος, antzinako grezieraz: Ἀχελῷος, Akhelôios), hau baitzen Antzinatean zuen izena, Grezia iparmendebaldeko ibai bat da, 217 kilometroko luzera duena. Antzinatean, Etolia eta Akarnaniaren arteko muga eratzen zuen. Bere izpiritua, greziarrek, Akeloo ibai-jainkoa bezala gurtzen zuten.
Akeloo ibaia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 217 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 39°40′36″N 21°09′56″E |
Estatu burujabe | Grezia |
Eskualdea | [[Fitxategi:|22x20px|border |alt=|link=]] Epiro |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | |
Arroaren azalera | 6.329 km² |
Lakuak | Kremasta lake (en) , Kastraki lake (en) eta Stratos lake (en) |
Bokalea () | Jonikoa |
Ibaiak, bere iturburua Pindo mendilerroan du, Lakmos menditik gertu, Trikalako prefekturan, 2295 metroko garaieran. Greziako ibairik luzeenetako bat da, Epiroko Arta eta Tesaliako Trikala eta ondoren Karditsaren arteko muga administratiboarekin nahasten da. Itsaso Jonikoan itsasoratzen da, eta, zati batean, Patrasko golkoan, Messolonghiko aintziraren bidez, izen bereko hiriaren mendebaldean.
1960tik ekoizpen hidroelektrikorako erabiltzen da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.