Akelarrea (Goya, 1798)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Akelarrea (gaztelaniaz, El aquelarre) Francisco Goyak 1798an egindako margolana da.
- Artikulu hau Goyaren 1798ko margolanari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Akelarre (argipen)».
Datu azkarrak Akelarrea, Jatorria ...
Akelarrea | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Francisco Goya |
Sorrera-urtea | 1798 |
Izenburua | Tus muertos a caballo eta Witches Sabbath |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 43 () × 30 () cm |
Genero artistikoa | genero-artea |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Lázaro Galdiano museoa |
Bilduma | Lázaro Galdiano museoa |
Inbentarioa | Inv. 2006 |
Itxi
Deabrua aker koroatu baten itxuran ageri da ilargiak argitutako paisaian, sorgin gazte eta zahar itxuragabetuek lagunduta. Akerrak adar luzeak ditu, haritz-hostoez apainduak. Sorgin zahar batek ume bat dauka beso artean. Iduri du apaizen antzera ari dela deabrua, umearentzako iniziazio zeremonia batean. Beste bi umeren hezurrak ere ageri dira.
Eszena hori irudikatuta, Goyak iseka egiten die bere ustez Erdi Aroko beldurrak ziren horiei, boteretsuek beren alde erabiltzen dituztelakoan.