Ag Koyunlu leinua (persieraz: آق‌ قویونلو‎​, azerbaijaneraz: آغ‌قویونلولار‎ Ağqoyunlular) oghuz leinuen konfederazio bat izan zen 1378 eta 1508 artean gaur egungo Turkiaren ekialdean, Armenian, Azerbaijanen, Iraken eta Iran mendebaldean gobernatu izan zuena.

Datu azkarrak Ag Koyunlu leinua آق قویونلو, Geografia ...
Ag Koyunlu leinua
آق قویونلو
1378  1508
monarkia
bandera

Thumb

Thumb
Konfederazioaren hedadura maximoa
Geografia
HiriburuaBayburt (udakoa)
Palu, Ergani (negukoak)
Diyarbakır (1403-1468)
Tabriz (1468-1478)
Kultura
Hizkuntza(k)persiera (ofiziala)
azerbaijanera
oghuz hizkuntzak
ErlijioaSunismoa
Historia
Aurrekoa
Kara Koyunlu leinua
Ondorengoak
Safaviden dinastia
Otomandar Inperioa
Itxi

Inperio persiartua izan zen, hizkuntza, kultura, literatura eta arteari dagokionez eta sunismoa zen erlijio nagusia. Ardi Zuriaren turkomaniarrak ere esaten zitzaien.

Historia

Hastapenak

Bizantziarren kronikek diotenez Ag Koyunlu leinua Anatoliaren ekialdeko Bayburt hiriaren inguruan bazegoen 1340. hamarkadan dagoeneko[1]. Ezagutzen den aurreneko erregea Tur Ali Beg izan zen eta Trebizondako Inperioaren lurretan zebiltzan talde nomadak ziren sasoi haietan. Trebizonda hiriburua setiatu zuen Tur Ali begek baina ez zuen arrakastarik izan[2]. Ag Koyunlu leinuko agintari ugari bizantziar printzesekin ezkondu zen, 1378an dinastiaren sortzailea izan zen Qara Yuluk Uthman Beg erregea bera ere bai.

XIV. mendearen erdialdera mongolen ondorengoa zen Ilkhanerria desegin zen eta Ag koyunlu leinuaren inguruan biltzen ziren oghuz taldeek Tigris ibaiaren gainaldeak okupatu zituzten. Udan Armenia aldean igarotzen zuten eta negua Diyarbakır eta Sivas arteko eskualdean.

Uzun Hasan

Tamerlan konkistatzaile timurtar handiak Anatoliaren inbasioan lagundu izanagatik ordainetan Diyarbakır hiria eman zion Ag koyunlu leinuari eta haiek hiriburu bihurtu zen. Hamarkada luzetan haien lurraldea handitzerik ez zuten izan mendebaldean oghuz taldeen beste konfederazio bat zutelako, Kara Koyunlu izenekoa, eta bien arteko gerra egoerak jarraiak izan ziren. Konfederazio biak bereizteko Ag Koyunlu leinuari "Ardi zuriaren turkomaniarrak" esaten zitzaion eta Kara Koyunluri "Ardi beltzaren turkomaniarrak". Uzun Hasan buru zutela 1467ko Çapakçur-ko guduan "ardi zuriek" irabazi zuten eta lurraldea handitzeari ekin zioten. Bagdad hartu zuten, bai eta Pertsiar golkoaren ertzeko lurraldeak ere. Iran aldera ere zabaldu ziren, Khorasaneraino. 1968an Tabriz bihurtu zen hiriburu berria.

Mendebaldetik Otomandar inperioa ere zabaltzan hasi zen eta Uzun Hasanek Anatolia erdialdeko karamanidekin aliantza bat eratu zuen eta otomandarren etsai ziren veneziarren laguntza ere eskatu zuen, alferrik ordea. 1473. urtean otomandarrek Uzun Hasan garaitu zuten, baina ez zen Ag Koyunlu leinuaren azkena izan[3]. Uzun Hasan 1478. urtean hil zen.

Amaiera

Thumb
Ya'qub sultana eta gortesauak.

Hurrengo agintari handia Ya'qub sultana izan zen, Uzun Hasanen seme gazteena, 1478 eta 1490 artean agindu zuena. Honen heriotzak gerra zibil bat sortarazi zuen Baysungur eta Rustamen artean, biak ala biak Uzun hasanen ilobak. Azkenean haien lehengusua zen Ahmad Beg nagusitu zitzaien. Azken sultana Morad izan zen[4].

Aq Koyunlu leinuaren lurraldeak bi inperioren barnean gelditu ziren, ekialdean Safaviden dinastia eta mendebaldean Otomandar Inperioa.

Administrazioa

Aq Koyunluren administrazioa bi zatitan banatzen zen. Militarren gehiena turkomanoek osatzen zute baina iraniar tribuetako kideak ere bazeuden. Zibilak ordea familia persiarrek osatzen zuten.

Literatura eta filosofia

Aq Koyunluren erregealdian poeta eta filosofo handiak izan ziren; hala nola, Ali Qushji, Baba Fighani Shirazi eta Ahli Shirazi poetak, Jami jakintsu sufia eta Jalal al-Din Davani filosofo eta teologoa.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.