Alderdi Komunistaren Manifestua
From Wikipedia, the free encyclopedia
Agiri Komunista edo Manifestu Komunista, izen osoz Alderdi Komunistaren Manifestua (Das Manifest der Kommunistischen Partei, alemanezko jatorrizkoan), 1848ko otsailaren 21ean argitaratua lehenengo aldiz, komunismoaren ideologiaren oinarriak finkatu zituen agiri politikoa da. Komunisten Ligak Karl Marx eta Friedrich Engelsi Ligaren helburuak eta programa azaltzen zituen aldarrikapena idazteko agindu zien, eta hauek idatzitako agiriak klaserik gabeko gizarte bat lortzeko eta kapitalismoarekin amaitzeko helburuarekin, proletarioen eskutik zenbait ekintza iraultzaile proposatzen zituen. Agiriak proposaturikoak Leninek Errusian gauzatu zituen XX. mendearen hasieran.
Datu azkarrak Alderdi Komunistaren Manifestua, Jatorria ...
Alderdi Komunistaren Manifestua | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Karl Marx eta Friedrich Engels |
Argitaratze-data | 1848 |
Izenburua | Das Kommunistische Manifest |
Mugimendua | Marxismoa |
Jatorrizko herrialdea | Germaniar Konfederazioa eta Erresuma Batua |
Orrialdeak | 73 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | manifestu politikoa |
Hizkuntza | alemana |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Alemania |
Argumentu nagusia | alderdi komunista, iraultza komunista, sozialismoa eta komunismoa |
Itxi