Afrin (Siria)
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Afrin (arabieraz: عفرين, ʿAfrīn edo ʿIfrīn; kurdueraz: Efrîn edo Afrîn; asiriera klasikoz: ܥܦܪܝܢ) Siriako iparraldeko hiri eta barruti bat da. Siriako Arabiar Errepublikaren barruti (mantiqah) gisa Alepo eskualdearen parte da. 2005ean 172.095 pertsona bizi ziren, horietatik 36.562 Afrin hirian bertan. Hiriak zein barrutiak Afrin ibaiaren izena daramate, eta hiria Alepora doan errepidearen zubi baten ondoan dago. Ibaiak hiria bi zatitan banatzen du.
Afrin | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Siria |
Siriako muhafazah | Alepo eskualdea |
Siriako barrutia | Afrin |
Subdistrict of Syria | Afrin Subdistrict |
Geografia | |
Koordenatuak | 36°30′43″N 36°52′10″E |
Altuera | 270 m |
Demografia | |
Biztanleria | 36.562 (2004) |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | Ekialdeko Europako Ordua |
Siriako gerra zibilaren baitan, Turkiak operazio militarra egin zuen. Kurduek zuzendutako YPG eta YPJ taldeek hiria utzi zuten 2018ko martxoaren 17an. Hiria Turkiak babestutako Siriako Armada Askeak inguratu zuen egun horretan eta martxoaren 18an Turkiaren esku geratu zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.