Aditz
From Wikipedia, the free encyclopedia
Aditza, semantikaren ikuspegitik, ekintza, egoera edo gertaera bat adierazten duen hitza da; sintaxiaren ikuspegitik, berriz, denbora, pertsona (edo pertsonak) eta beste modalitate batzuk adieraz ditzakeen hitza. Adizkera edo aditz-forma aditzaren modalitateak aditzean txertatzeko modua da.
Ohiko sailkapen bati jarraikiz, aditzak bi multzotan sailka daitezke, onartzen dituzten objektuen arabera:
- Aditz iragangaitzak (aditzak subjektua du): Ama erori da.
- Aditz iragankorrak (aditzak subjektua eta osagarri zuzena ditu): Amak auto berria erosi du.