Adil Çarçani
politikari albaniarra From Wikipedia, the free encyclopedia
politikari albaniarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Adil Çarçani (Fushëbardhë, 1922ko maiatzaren 15a - Tirana, 1997ko urriaren 13a) politikari albaniarra izan zen. Nazi-faxisten okupazioaren aurka borrokatu zen gaztetan gerrillari komunistekin, eta gerra amaitzean hainbat kargu izan zituen Albaniako gobernuan eta Alderdi Komunistan. Industria eta Meatzaritza ministro izan zen (1959), Lehen ministrorde (1965) eta Lehen ministro (1982-1991). Komunismoaren gainbehera zela-eta hainbat liberalizazio neurri erabaki zituen, alderdiak legeztatuz eta hauteskundeak deituz. 1994an lau urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, erregimen komunistako buruzagi izandakoen epaiketaren ostean. Etxean atxilotuta zela hil zen.
Adil Çarçani | |||||
---|---|---|---|---|---|
1981eko abenduaren 18a - 1991ko otsailaren 22a ← Mehmet Shehu (mul) - Fatos Nano (en) →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Fushëbardhë (en) , 1922ko maiatzaren 15a | ||||
Herrialdea | Albania | ||||
Heriotza | Tirana, 1997ko urriaren 13a (75 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | albaniera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Albaniako Lanaren Alderdia | ||||
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.