Aci Castello
udalerri italiako From Wikipedia, the free encyclopedia
udalerri italiako From Wikipedia, the free encyclopedia
Aci Castello (sizilieraz: Jaci Casteddu) Siziliako (Italia) Cataniako probintziako komuna bat da. 17.854 biztanle ditu, eta 8 km². Mugakide ditu Aci Catena, Acireale, Catania, San Gregorio di Catania eta Valverde komunak.
Aci Castello Jaci Casteddu | |
---|---|
Italiako udalerria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Sizilia |
Italiako hiri metropolitarra | Metropolitan City of Catania |
Izen ofiziala | Aci Castello |
Jatorrizko izena | Jaci Casteddu |
Posta kodea | 95021 |
ISTAT kodea | 087002 |
Herriburua | Aci Castello |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°33′N 15°09′E |
Azalera | 8,71 km² |
Altuera | 15 m |
Mugakideak | Aci Catena, Acireale, Catania, San Gregorio di Catania eta Valverde (Catania) |
Demografia | |
Biztanleria | 17.852 (2023ko urtarrilaren 1a) −725 (2018) |
Dentsitatea | 2.050 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 095 |
Ordu eremua | UTC+01:00, Europa Erdialdeko Ordua eta UTC+02:00 |
Katastro kodea | A026 |
Sailkapen sismikoa | 2 (Ertaina) |
Matrikula | CT |
comune.acicastello.ct.it |
Arrantzaleen herri honen izena normandiar gazteluaren izenetik dator. Gotorleku hori itsasotik sortutako basaltozko harkaitz baten gainean eraiki zen. Erdi Aroan, 1076an, Rogelio Luriakoari babesa eman zion. Setio luze baten ondoren, Frederiko II.a Siziliakoak birrindu zuen; geratzen den zatian, gaur egun museo zibikoa dago.
Aci Castelloren herria gazteluaren inguruan sortu zen, normandoek 1076an eraiki zutena, VII. mendeko bizantziar gotorleku baten gainean. 1169an, Aci Castelloren populazioa handitu zen Etnaren erupzio batek sumendiaren ondoko herriak abandonatu zirelako. Geroago, gaztelua Cataniako gotzainaren ondasuna bilakatu zen. 1296an, Roger Lauriakoak, Siziliar bezperetan aragoiar ontziteriaren almiranteak, Aci feudoa eta gaztelua Frederiko II.a Siziliakoa leialki laguntzeagatik jaso zuen. Bi gizonen arteko harremanak hoztu zirenean eta Rogerrek anjoukoei eskaini zienean, erregeak gaztelua setiatu eta konkistatu zuen eta Lauriakoa bere lurretatik egotzi. Margarita Lauriakoak, Rogeren ondorengoak, 1320an gaztelua eta lurraldeak berreskuratu zituen eta Blasko II.a Alagonakoari eman zizikion. Gizon honek Palermo anjoutarren erasoetatik defendatzen zuen bitartean, Bertrando di Balzok arpilatu zuen Aci.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.